Instalazioak eta baliabideak
Errealitate birtuala eta areagotua
Errealitate birtualaren eta areagotuaren laborategian, ikaslea ingurune desberdinetan murgilduko da, eta, besteak beste, ingurune birtualak eta ingurune errealak konbinatu ahal izango ditu.
- Pico neo 3 pro eye betaurreko eramangarriak begi jarraipenarekin.
- Begi jarraipena duten errealitate birtualeko maskara, EEG VR (Errealitate birtuala).
- Ergonomia eta gorputz jarrera aztertzeko jantzia, Smart.
Ludus softwarearen bitartez, ikaslea errealitate birtualeko ingurune batean murgiltzen da. Bertan, ikaslea, egoera ezberdinetan trebatzen da, klasean ikusitako segurtasunaren inguruko teoría ezberdinak praktikan jartzeko.
Hurrengo irudietan, Ludus softwarea eta errealitate birtualeko hardwarea
Mantenu sistema aurreratuak
Mantenu sistema aurreratuen laborategian ikasleak elementu mekanikoen lan egoera zein den aztertzeko ekipazio ezberdinak erabiltzeko aukera dauka. Laborategi honetan, defektuak bilatzeko ekipazio ezberdinak izateaz aparte, makinak puntuan jartzeko ekipazio ezberdinak ere eskura izango dituzte ikasleek.
- Laser lerrokatze ekipoa. Fixturlaser EVO
- Poleak lerrikatzeko ekipoa
- Olioaren egoera aztertzeko ekipoak. OilView Quick Check eta OilWear
- TKES 10 SKF endoskopioa
- Bibrometroak:
- Defektuak simulatzeko maketa. GUNT PT 500
- PRE5050 Expert Machinery Tester
- Adash A4404 Signal analyzer box
- INA FAG PROLink CMS
- Ultrasoinuak neurtzeko SDT340 ekipoa
- Termografia:
- Kamara portatilak:
- FLIR E54-24
- FLIR C5 (incl. Wi-Fi)
- Kamara termikodun Dron-a (altueran edo eremu handietan ikuskapen bisualak eta termografikoak egiteko, esaterako: instalazio fotovoltaikoak)
- DJI MAVIC 3 THERMAL
- Kamara portatilak:
Zerbitzuak
- Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
- Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
- Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
- Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
- KoNet: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
- Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
- Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
- Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…
Unibertsitateko zerbitzu guztiak
Hezkuntza behar bereziak
Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:
- Erakundeko enpresa medikua.
- Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
- Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
- Titulu koordinatzailea.
- Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.
Arreta psikologikorako zerbitzua
Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.
MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.
Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.
Zerbitzua doakoa da.