Prezioak, bekak eta diru laguntzak
Matrikula
* Ikaslea MGEPeko bazkide erabiltzaile bihurtuko da, iraileko Kontseilu Errektorean berretsi eta e-mailez jakinaraziko zaio. Horretarako, 6,01 €-ko ekarpena egiteaz gain, Kontseilu Socialeko kuotaren 10€-ko ordainketa ere egin beharko du nahitaez, irailean funtzionamendu gastuekin batera ordainduko dira.
** Ordainketa egiteko modua: Lehen ordainketa matrikulatzeko unean (%50) + gainerakoa (%50) ordainketa bakarrean urrian.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren diru-laguntzak
2025-2026 ikasturtean zehar Mondragon Goi Eskola Politeknikoan E gradu bat egin nahi duten ikasleei laguntza ekonomikoa eskaintzeko asmoz, Eskolak ondoren zehazten den diru- laguntza programa jarri du abian.
Ohar garrantzitsuak
- Diru-laguntza behin bakarrik emango da E gradu bakoitzeko.
- Kuota kooperatiboa ordaintzen ez duten ikasleek ez dute diru-laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango.
- Diru-laguntza jasotzeko, matrikula ordainketari dagozkion orain arteko konpromisoak bete behar izan dituzte.
Diru-laguntzen eskaera
Ikasleei email bitartez bidaliko zaie diru-laguntzaren informazioa.
Bekabide
Esandakoaz gain, BEKABIDErekin ordainketak zure posibilitate ekonomikoetara egokitu ahal izango dituzu, ikasketak ez daitezen zama ekonomikoa izan zuretzat edo zure familiarentzat. Arazo ekonomikoez arduratu gabe ikasi nahi baduzu, diru-sarreren zein gastuen plangintza egingo dizugu.
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.