Instalazioak eta baliabideak
Laborategiak
Informatikako, elektronikako eta mekanikako laborategiak ditugu titulazio guztietako formazioari erantzun ahala izateko.
Laborategi hauek Goi Mailako Heziketa Zikloetako teknikarientzat, ingeniaritza eskolako jardueretarako eta ikerketarako erabiltzen dira. Horregatik, eguneratutako eta maila altuko ekipamendua daukagu.
Titulua “Elektronika eta Sistema Txertatuen Berrikuntza Teknologikoaren Ikerketa Zentroan” ematen da, Garaiako Berrikuntza Gunean. Eraikuntza hau, non irakaskuntza eta ikerketa bateratzen diren, bereziki diseinatuta dago gure hezkuntza ereduko lan egiteko moduari erantzuteko, zeina, arazoei irtenbideak bilatzera bideratutako proiektuen garapenean oinarritzen den. Irakaskuntzako eta ikerketako laborategiez gain, talde lanean jarduteko gelak daude, ikasleentzako bilera gelak eta atseden guneak.
Eraikuntza honetan dauden laborategi espezifikoak honako hauek dira:
- Telematikako laborategia: Ikasleek enpresako routerrak, haririk gabeko routerrak, switch-ak, IP telefonoak, kableen eskanerrak, sareko ziurtagiriak, firewall-ak eta sare simulagailuak dituzte, LAN sareen, WAN sareen, sare zerbitzarien eta segurtasun informatikoaren praktikak egiteko.
Zerbitzuak
- Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
- Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
- Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
- Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
- KoNet: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
- Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
- Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
- Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…
Unibertsitateko zerbitzu guztiak
Hezkuntza behar bereziak
Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:
- Erakundeko enpresa medikua.
- Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
- Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
- Titulu koordinatzailea.
- Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.
Arreta psikologikorako zerbitzua
Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.
MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.
Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.
Zerbitzua doakoa da.