Zer ikasi
Zer ikasi
Automatizazioa eta Robotika Industriala Goi Mailako Heziketa Zikloak sistema automatikoen muntaketa, martxan jartzea eta mantentze-lanekin lotutako jarduerak garatzea ahalbidetzen du.
Hemen titulazio honetan lantzen diren ezagutzak zerrendatzen dira:
- Ekipo eta sistema automatikoetako matxurak diagnostikatu eta konpondu.
- Ekipo eta sistema automatikoak muntatu eta prestatu beharrezkoak diren pausuak jarraituz.
- Robot industrialak programatu eta kontrolatu.
- Ekipo eta sistema automatikoetako espezifikazio teknikoak aztertu.
- Komunikazio sare industrial eta lokalak konfiguratu, ezarri eta mantentze-lanak egin.
- Ekipo eta instalazio automatikoetarako kalitate eta fidagarritasun espezifikazioak definitu.
- Ekipo eta sistema automatikoen muntaketa tailer baten administrazioa eta kudeaketa egin.