Prezioak, bekak eta laguntzak
Kuota Kooperatiboa
* Ikaslea MGEPeko bazkide erabiltzaile bihurtuko da, iraileko Kontseilu Errektorean berretsi eta e-mailez jakinaraziko zaio. Horretarako, 6,01 €-ko ekarpena egingo du nahitaez, irailean matrikularen lehenengo hilekoarekin batera. 2024-25 ikasturterako aurreikuspena. Kontseilu Errektoreak berretsiko du 2024ko uztailean.
** Ordainketa zatikatua egiteko era ezberdinak: 1- Lehen ordainketa + gainerakoa ordainketa bakarra. 2- Lehen ordainketa + gainerakoa 3 hilabete (2024ko iraila, 2024ko abendua, 2025eko martxoa). 3- Lehen ordainketa + gainerako 9 hilabeteak (2024ko iraila - 2025eko maiatza)
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren diru-laguntzak
2024-2025 ikasturtean zehar Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Goi Mailako Heziketa Zikloren bat egin nahi duten ikasleei zuzenduta, ondoren zehazten diren diru-laguntzak aurreikusi ditu MGEPk.
Programaren iraunaldia: 2024-2025 ikasturtea
Ohar garrantzitsuak
- Diru-laguntza guztiak bateraezinak izango dira.
- Arrazoi edo egoera desberdinengatik diru-laguntza izateko betebeharrak gertatzen diren kasuetan, kopuru handieneko diru-laguntza emango da.
- Diru-laguntza behin bakarrik emango da Goi Mailako Heziketa Zikloko 1.mailan eta beste behin Goi Mailako Heziketa Zikloko 2.mailan. Orokorrean, ikaslea lehenengo aldiz lehenengo mailan edo bigarren mailan matrikulatzen den ikasturte akademikoan.
- Ikasturtean zehar ALECOP, DUAL...bidez lan egingo duten ikasleek, ez dute goiko taulan zehazten den D diru-laguntza jasotzeko eskubiderik izango.
- Kuota kooperatiboa ordaintzen ez duten ikasleek ez dute diru-laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango.
- Diru-laguntza jasotzeko, kuota kooperatiboaren ordainketari dagozkion orain arteko konpromisoak bete behar izan dituzte.
Diru-laguntzen eskaera
Ikasleei email bitartez bidaliko zaie diru-laguntzaren informazioa.
Bekabide
Esandakoaz gain, BEKABIDErekin ordainketak zure posibilitate ekonomikoetara egokitu ahal izango dituzu, ikasketak ez daitezen zama ekonomikoa izan zuretzat edo zure familiarentzat. Arazo ekonomikoez arduratu gabe ikasi nahi baduzu, diru-sarreren zein gastuen plangintza egingo dizugu.
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.