Egresatuen profila
Egresatuen profila
Hau da Industriako Automatizazio eta Robotikako goi mailako teknikarien profil profesionala:
Konpetentzia teknikoei dagokienez:
- Instalazio eta sistema automatikoak konfiguratuko dituzu, arauzko zehaztapenen eta aginduen arabera.
- Instalazio automatikoan beharrezkoak diren ekipoak eta kableatu eta interkonexiorako elementuak aukeratuko dituzu, arauzko zehaztapenen eta aginduen arabera.
- Kontrol programak landuko dituzu, instalazioaren zehaztapenen eta ezaugarri funtzionalen arabera.
- Ekipoak konfiguratuko dituzu industriako automatizaziorako sistemen bus estandarren bitartezko komunikazio sareak kudeatzeko eta kontrolatzeko programak garatuz.
- Instalazio eta sistema automatikoen planoak eta eskemak landuko dituzu, ekipoen ezaugarrien eta instalazioaren ezaugarri funtzionalen arabera eta diseinu lagundurako tresna informatikoak erabiliz.
- Instalazio automatikoen muntaketarako protokoloa, probak eta jarraibideak definituko dituzu, zehaztapenak abiapuntu hartuta.
- Instalazioa birplanteatuko dituzu dokumentazio teknikoaren arabera, zure eskumeneko arazoak konponduko dituzu, eta beste kontingentzia batzuk jakinaraziko dituzu, muntaketaren bideragarritasuna ziurtatzeko.
- Instalazio elektrikoei eta elektronikoei, kontrol instalazioei eta sistema automatikoetako komunikazioko azpiegiturei lotutako ekipo eta elementuak gainbegiratu edota muntatuko dituzu.
- Instalazioak eta ekipoak gainbegiratu edota zainduko dituzu, egiaztapen lanak eta matxurak aurkitzeko eta bere elementuak doitzeko eta ordezteko lanak eginez, eta bere funtzionamendua berrezarriz.
Zeharkako konpetentziei dagokienez
- Lantaldeetan parte hartuko duzu, eta erabakiak hartuko dituzu, egin beharrekoak zorroztasunez onartuta.
- Ikasketak garatuko dituzu zure kabuz, aurrerapen teknologikoei eta bezeroen premiei erantzuteko.
- Ingurunearekin komunikatuko zara, modu eraginkorrean, eta zure eremuari lotutako alderdien gaineko informazioa emango duzu.
Profil profesional horrekin, MGEPeko goi mailako teknikaria zarenez, lanpostu eta lan hauetarako prestatuta egongo zara:
- Industriako automatizaziorako proiektuen teknikaria.
- Sistema Robotizatuen proiektuen teknikaria.
- Industriako sistema automatizatuen muntaketako eta martxan jartzeko lanetako teknikaria.
- Mantentze lanetako teknikaria.
- Bulego teknikoko teknikaria.
- Salmenta osteko zerbitzuko teknikaria.