Ebaluazio programa eta txostenak
PKS - PROZESUEN ARABERAKO KUDEAKETA SISTEMA
Lanbide heziketan prozesuen araberako kudeaketa sistema daukagu (PKS), Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatuta. Lanbide heziketak ISO 9001:2015 ziurtagiria du.
Ziurtagiria
IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP), Eskolak sorturiko proposamena da, non Erakundearen nortasun, balore, printzipio eta helburuak agertzeaz gain, hauek nola lortu azaltzen den. IHPk hezkuntza-asmo argia du, komunitateak hezigaiarentzat finkatutako aukera eta horretara xedatutako bitartekoak adierazten dituelako.
Hezkuntza Proiektua
ZENTROAREN IKASKETA PROIEKTUA
Zentroaren ikasketa-proiektuak (ZIP), zentroaren eskaintza akademiko zein formatiboa zehazten du. Malgua eta balioaniztuna izateaz gain, etengabe berrikusten denez, curriculumaren berrikuntza ahalbidetzearekin batera zentroaren irakaskuntza eta metodologia estiloa definitzen du.
URTEKO MEMORIA
Urteko memoria, ikasturtearen amaieran lantzen den dokumentu bat da; bertan, kualitatibo eta kuantitatiboki, zentroak garatu duen hezkuntza-jarduera laburbiltzen da urte horretako Ikasturteko Planean zehaztu ziren helburu eta ekintzekin erlazionatuz.
PDF 2022-23