Zer ikasi
Honako Hau Ikasiko Duzu
Administrazio eta Finantzetako goi mailako heziketa zikloan hurrengoa ikasiko duzu; taldean lan egiten enpresan, instrukzioak jarraitzen eta balio anitz zein erantzukizun handiago edo txikiago dituzten zereginak burutzen enpresaren tamainaren arabera.
Hemen aipatzen dira orokorrean titulazioan lantzen diren ezagutzak.
- Izakinen hornikuntza administratzea eta kudeatzea.
- Finantzaketa, aurrekontua eta diruzaintza administratzea eta kudeatzea.
- Giza Baliabideak administratu eta kudeatzea.
- Eragiketa kontable eta zerga fiskalak burutzea eta aztertzea.
- Produktu eta zerbitzuen aholkularitza, negoziazio, erreklamazio eta salmenta eragiketak burutzea eta ikuskatzea.
- Administrazio publikoan administratzea eta kudeatzea.
- Finantza eta aseguruetako produktuei eta zerbitzuei buruz informatzea eta aholkatzea.
- Auditoria zerbitzu baten kudeaketak egitea.