Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta konpetentziak
"Produktu aurreratuagoak eta jasangarriagoak garatuko dituzu, egungo gizartea eraldatuko dutenak"
Ezinbestekoa bihurtuko zara zure enpresarentzat, honetan lagunduko baitiozu: jasangarriagoa izaten, kostu eta baliabidetan aurrezten, eta puntako produktuak edo zerbitzuak garatzen, ingurumenaren aldetik askoz ere lehiakorragoak eta jasangarriagoak.
Izan ere, erronken araberako ikaskuntzaren bidez trebatuko zara gradu honetan, non teknologia aurreratuei, prozesuei eta zenbait materialen erabilerari buruzko ezagutza jasoko baituzu. Gai izango zara produktuen bizi-zikloa optimizatzeko —prozesuaren hasieratik amaierara—, eta haien materialak birziklatzeko. Hartara, kostuak murriztuko dituzu, eta produktuen ingurumen-inpaktua gutxituko.
Adibide bat jartzearren, aluminiozkoak egin ordez banbuzkoak egin beharko dituzu bizikleten zenbait osagai, material arinagoak eta ingurumenaren aldetik jasangarriagoak diren materialak erabil daitezkeen aztertzeko.
Baina kutsadurarekin lotura estua duten beste sektore batzuen erronkei ere ekin beharko diezu; esate baterako, automobilgintzaren alorrekoei. Karrozeria aerodinamiko bat diseinatu beharko duzu, multimaterialak eta fabrikazio-teknologia berritzaileak erabiliz.
Laburbilduz, gradu honetan eskuratuko duzun gaitasunari esker hau egitea lortuko duzu:
Fabrikazio-prozesu jasangarriak garatzea
Fabrikazio teknikoko prozesu guztiak ezagutuko dituzu, eta haiek aztertzeko eta aldatzeko gai izango zara, baliabideen kudeaketa hobetzearren.
Industriako ingurumen-arazoei irtenbideak aurkitzea
Ekologia dela eta etorkizunean izango ditugun beharrak detektatzeko gai izango zara, teknologiaren, ekonomiaren eta inpaktu sozialaren ikuspegitik begiratuta.
Ingurune garbiagoa lortzea
Ura eta industriaren emisioak tratatzeko teknologiarik onenak bereizten eta hautatzen ikasiko duzu.
Ingurumen-inpaktu txikiko teknologiak eta materialak hautatzea
Gai izango zara produktu bakoitzerako erabilitako fabrikazio-metodorik eta materialik onenak identifikatu eta hautatzeko, haien efizientzia maximizatu eta inpaktua minimizatzeko.
Gradu honetan lortutako ikaskuntza-emaitzak Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. mailarekin bat datoz.
‘Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko’, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dituzuen ikasleek C1 (EGA) mailaren baliokidea egiaztatzeko betekizunaren salbuespena lortu ahal izango duzue.
Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza ikasteko betekizunak
- Mundu garbiago eta berdeago baten alde egiten dut borroka
- Trebea naiz teknologia berriak maneiatzen
- Asko erakartzen nau industriara aplikatutako ekologiak
- Matematikan eta fisikan ongi moldatzen naiz
- Erabaki bat hartu aurretik, ongi aztertzen ditut ideiak
- Badakit lankidetzan jarduten helburu erkide bat lortzeko
Bat baldin bazatoz baieztapen horiekin, egoki-egokia duzu gradu hau, teknologiaren eta jasangarritasunaren alorretako zenbait alderdi uztartzen baititu, mundua aldatuko duten berrikuntza jasangarriko produktuak eta prozesuak diseinatu eta ekoizteko.
Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza Graduan sartzeko betekizunak
Graduko irakasgaiak
- Fabrikazio-prozesuak
- Materialen zientzia eta ingeniaritza
- Kalitatea, segurtasuna eta ingurumena
- Industria-antolakuntzako metodo kuantitatiboak
- Optimizatzeko teknikak eta tresnak
- Industria-proiektuen kudeaketa
- Sormen-teknikak
- Kalitate-ingeniaritza
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako lan-irteerak
Ahalmen handiko sektoreetan lan egin ahal izango duzu, hala nola automozioan, aeronautikan eta ekipamendu-ondasunen fabrikazioan, eta honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:
- Produkzio-arduraduna
- Erosketa-arduraduna
- Logistikaren kudeaketa
- Kalitate-arduraduna
- Mantentzearen gainbegiratzea