Ostatua eta garraioa
Ostatua
Mondragon Unibertsitateak hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.
GALARRETA CAMPUSA
Hernanin kokatuta dagoen Galarreta Campusak, Donostialdeko eskualdean egonik, ostaleku eskaintza zabala dauka: ikasle egoitzak, alokairuko etxebizitzak, partekatzeko etxebizitzak edota abegi-etxeak.
Jarraian eskaintza horri buruzko informazioa emango dugu. Ostalekuari dagokion ardura ikasleak dauka, Mondragon Unibertsitateak ez dauka inolako ardurarik gai horri dagokionez eta ez du bitartekaritza lanik egingo. Ostalekuaren eskaintza pribatua da, eta beraz, harremana ikaslearen eta ostatua eskaintzen duenaren artekoa izango da.
Alokairuko etxebebizitzak, Partekatzeko etxebizitzak edota Abegi-etxeak
Jarri zaitezke harremanetan ere "GERTU" higiezinen agentziarekin
Residentziak eta Ikastetxe Nagusiak
Garraioa
Galarreta Hernani dago. Kokaleku horretatik hurbil daude Hernani, Donostia, Lasarte, Andoain, Pasaia… hiriguneak.
Gaur egun Galarretan geldialdia egiten duten garraio publikoaren (Lurraldebus) lineak ondorengoak dira:
- G1: Hernani-Aiete-Donostia (cada 15 minutos).
- G2: Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia (cada 39 minutos).
- G3: Andoain-Ciudad Sanitaria (cada hora).
- E70: Hernani-Aiete-Donostia (cada 30 minutos, en horarios de inicio y fin de clases).
Gainera, Euskotrenek eta Renfek Galarretatik gertu geralekuak dituzte, goian aipatutako autobus lineekin konexioak dituztenak
Mondragon Unibertsitateak ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.