Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Mugikortasuna eta nazioartekotzea
Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritzako profesional gisa nahi duzun lanpostua lortzeko, lan-esperientzia behar duzu, ahal dela atzerrian jasoa.
Mondragon Unibertsitatearen Mugikortasun eta Nazioartekotze Programaren Erasmus eta Sicue bekak balia ditzakezu zure gradua ikasteko. Seihileko batez, gutxienez, munduko unibertsitaterik ospetsuenetako batean ikas dezakezu, eta Ekoteknologietako Ingeniaritzako profesional gisa lan egin Europa, Asia, Amerika edo Ozeaniako punta-puntako enpresetan.
Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak
Aukera gehiago izango dituzu nahi duzun lanpostua lortzeko
Etorkizunean baliagarriak izango zaizkizun harremanak ezarriko dituzu
Lan-munduan oso baloratuta dauden konpetentziak eskuratuko dituzu
Atzerriko hizkuntza bat jakingo duzu
Erasmus bekak
Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako unibertsitate ospetsuetan ikasteko aukera izango duzu, eta egiten dituzun kredituak zure "learning agreement" delakoan jasoko zaizkizu.
tzerrian ikasi ahal izateko:
- 1. eta 2. mailetan izan dituzun notak hartuko dira kontuan.
- Atzerriko hizkuntzetan duzun maila ebaluatuko da.
- Zure portaera baloratuko da.
Gradu Bukaerako Lana eta atzerriko praktikak
Atzerrian lan egin nahi baduzu, programa honi esker egin ahal izango duzu. Kanada, Australia, Suitza edo Txinako puntako enpresetan edo ikerketa-zentroetan lan egingo duzu.
Zer herrialdetan ikasi ahal izango duzu Industria Diseinuko Ingeniaritza?
- Finlandia
- Suedia
- Polonia
- Eslovaquia
- Estonia
- Italia
- Suitza
- Mexiko
- Frantzia
- Danimarka
- Polonia
- Txekiar Errepublika
- Txina