Sarrera profila
GRADU IKASKETARAKO SARRERA
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua, hurrengo baldintzetatik edozein betetzen duten ikasleek egin ahal izango dute:
- HSAOL/LOGSE edo kideko Batxilergoko titulua izatea eta unibertsitaterako sarrera probak gaindituta ahal izatea.
- Goi Mailako Heziketa Profesionaleko titulua izatea.
- 25 urte baino gehiagoko pertsonei zuzendutako Unibertsitateko sarbide proba gainditua izatea.
- Atzerriko Batxilergoko edo Goi Mailako Heziketa Profesionaleko titulu homologarria izatea, indarreko legearen arabera.
Adierazitako ikasketetan sartzeko lehentasuna hurrengo ikasleek izango dute:
- HSAOL/LOGSE Batxilergoko titulua dutenak hurrengo modalitateetan: Zientifiko-Teknikoa, Gizarte Zientziak eta Osasun Zientziak. Honetaz gain, gaindituta izan behar dute Unibertsitaterako sarbide probak.
- Era berean, lehentasuna izango dute, hurrengo familietako Goi Mailako Heziketa Ziklotako bat eginda daukaten ikasleek:
- Nekazaritza Jarduerak
- Administrazioa
- Arte Grafikoak (Dsieinua eta Argitaratze Ekoizpena)
- Merkataritza eta Marketina
- Komunikazioa, Irudia eta Soinua (Ikus-entzunezkoen ekoizpena, irratia eta Ikuskizunak)
- Ostalaritza eta Turismoa
- Informatika
- Irudi pertsonala (Irudi Pertsonalaren Aholkularitza)
Hizkuntza ofizialetan prestakuntza akademikoaz gain, ikasketa hauek egin nahi dituzten ikasleek hurrengo ezaugarrietako batzuk bete beharko lituzkete:
- Interesa modu ezberdin batean eta praktikoan ikasteko.
- Motibazioa enpresa mundua eta honen arazoak ezagutzeko.
- Lana egiteko gaitasuna, sormena eta zentzu komuna.
- Pertsonekin harremanak izateko eta taldean lana egiteko gaitasuna.
- Ingelesez ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna.