Helburuak eta konpetentziak
Helburuak
Gradu honen helburua da enpresak sortzeko eta talde autogestionatuak eraginkortasunez kudeatzeko profesionalak prestatzea. Graduta berria mundu globalizatuan eta eleaniztuan lan egiteko gai izateaz gain, berrikuntza lehiakortasunaren oinarri duen ezagutzaren gizartea garatzeko ekarpenak egiteko prestakuntza jasoko du.
Talde-lanean aritu, kultura berriak ezagutu, metodologia berriak esperimentatu eta herrialde ezberdinetako berrikuntza esperientziak eta ekintzaileak bertatik bertara ezagutuko ditu leinner graduatuak.
Besteak beste, honako gaitasun hauetan prestakuntza jasoko du:
- Ikaskuntzarako eta talde-lidergoko teknikak.
- Sormena eta berrikuntza.
- Nazioarteko ikuspegia.
- Komunikazio eta autogestio trebetasunak.
- Proiektuen kudeaketa.
- Sareak sortzea edo networking-a.
Konpetentziak
Titulazio honetako graduatuek barneratzen dituzten konpetentziak bi multzotan sailkatzen dira:
- Ezagutzak ulertzea eta interpretatzea: Enpresa eta bere ingurunea, Ezagutza instrumentalak eta Enpresaren sorrera eta kudeaketa.
- Egiazko proiektuak garatuz lortutako konpetentziak: Talde ikasketa gauzatzea, Talde lidergoa gauzatzea eta Talde ekintzailetza gauzatzea. Tituluaren hezkuntza eskeman dauden 21 konpetentziak praktikan kontrastatu dira 15 urtez baino gehiagoz Finlandiako Team Academy-n, eta lankidetzan oinarritutako testuinguru batean ikasteko, liderrak izateko eta ekintzaileak izateko beharrari erantzuten diote.