Praktikak eta gradu bukaerako lana
Titulua lortzeko beharrezkoa den baldintza
Gradu Bukaerako Lana
Laugarren mailako bigarren seihilekoan, ikasleak Gradu Amaierako Proiektua egin ahal izango du. Proiektu hori egiteko hiru modu daude: enpresa berri bat sortzeko proiektua, barne-ekintzailetzako proiektua eta 'Erasmus for Young Entrepreneurs' proiektua. Hiru proiektu mota hauek atzerrian ere egin daitezke.
Praktika Espezializatutak Enpresan
Laugarren mailan, ikaslea enpresa batean sartu ahal izango da praktikak egitera, haren espezializazio-arloaren arabera. Enpresa hori berrikuntzaren kudeaketaren arloan eta produktu edo/eta negozio berrien garapenaren arloan gauzatzen ari den barne-proiektuan parte hartuko du ikasleak. Enpresa inguru hurbilean edo atzerrian kokatuta egon liteke.