Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Mugikortasuna eta Nazioarteratzea
Atzerrian Egonaldiak
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasle guztiek egonaldiak egingo dituzte atzerrian. Horretarako, ondorengo aukera hauek izango dituzte eskura:
- Prestakuntza-bidaiak edo learning journeys: lehen mailako aurreneko seihilekoan, ikasle guztiek bi hileko egonaldia egingo dute Finlandian, eta hango Team Academy bisitatuko dute. Bigarren mailako lehenengo seihilekoan, berriz, Estatu Batuetako Silicon Valleyra joango dira. Azkenik hirugarren mailako lehenengo seihilekoan herrialde gorakorren batean izango dira (edo BRICMko herrialde batean: Brasil, Errusia, India, Txina eta Mexico).
- Gradu Bukaerako Lana. Laugarren mailako bigarren seihilekoan, ikasleak Gradu Bukaerako Lana egin ahal izango du. Lan hori egiteko hiru modu daude: enpresa berri bat sortzeko proiektua, barne-ekintzailetzako proiektua eta Erasmus for young entrepreneurs proiektua. Hiru proiektu mota hauek atzerrian ere egin daitezke.
- Praktika espezializatuak enpresan: Laugarren mailan, ikaslea enpresa batean sartu ahal izango da praktikak egitera, haren espezializazio-arloaren arabera. Enpresa hori berrikuntzaren kudeaketaren arloan eta produktu edo/eta negozio berrien garapenaren arloan gauzatzen ari den barne-proiektuan parte hartuko du ikasleak. Enpresa inguru hurbilean edo atzerrian kokatuta egon liteke.