Sarrera profila

Titulazio Ofiziala

Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza

Primer y único grado en España para estudiar emprendimiento.

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Campusak: Bidasoa, Bilbo, Oñati

Laborategiak: Bartzelona, Madril, Valentzia, Malaga; Berlin-Alemania; Shanghai-Txina; Seul-Corea; Puebla-Mexiko, Querétaro-Mexiko

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzenezko-hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043873, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

GRADU IKASKETARAKO SARRERA

Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua, hurrengo baldintzetatik edozein betetzen duten ikasleek egin ahal izango dute:

  • HSAOL/LOGSE edo kideko Batxilergoko titulua izatea eta unibertsitaterako sarrera probak gaindituta ahal izatea.
  • Goi Mailako Heziketa Profesionaleko titulua izatea.
  • 25 urte baino gehiagoko pertsonei zuzendutako Unibertsitateko sarbide proba gainditua izatea.
  • Atzerriko Batxilergoko edo Goi Mailako Heziketa Profesionaleko titulu homologarria izatea, indarreko legearen arabera.

Adierazitako ikasketetan sartzeko lehentasuna hurrengo ikasleek izango dute:

  • HSAOL/LOGSE Batxilergoko titulua dutenak hurrengo modalitateetan: Zientifiko-Teknikoa, Gizarte Zientziak eta Osasun Zientziak. Honetaz gain, gaindituta izan behar dute Unibertsitaterako sarbide probak.
  • Era berean, lehentasuna izango dute, hurrengo familietako Goi Mailako Heziketa Ziklotako bat eginda daukaten ikasleek:
    • Nekazaritza Jarduerak
    • Administrazioa
    • Arte Grafikoak (Dsieinua eta Argitaratze Ekoizpena)
    • Merkataritza eta Marketina
    • Komunikazioa, Irudia eta Soinua (Ikus-entzunezkoen ekoizpena, irratia eta Ikuskizunak)
    • Ostalaritza eta Turismoa
    • Informatika
    • Irudi pertsonala (Irudi Pertsonalaren Aholkularitza)

Hizkuntza ofizialetan prestakuntza akademikoaz gain, ikasketa hauek egin nahi dituzten ikasleek hurrengo ezaugarrietako batzuk bete beharko lituzkete:

  • Interesa modu ezberdin batean eta praktikoan ikasteko.
  • Motibazioa enpresa mundua eta honen arazoak ezagutzeko.
  • Lana egiteko gaitasuna, sormena eta zentzu komuna.
  • Pertsonekin harremanak izateko eta taldean lana egiteko gaitasuna.
  • Ingelesez ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna.

Unibertsitatea baino gehiago gara