Lanerako aukerak

Titulazio Ofiziala

Lehen Hezkuntzan graduatua (6 aipamen aukeran)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza eta Bilbao AS Fabrik

Plazak

225 plaza

Hizkuntza

Euskara (%80), gaztelera (%10) eta ingelesa (%10)

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044017, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Lanerako aukerak

Lehen Hezkuntzako edozein ikastetxetan lan egin ahal izango duzu

Lehen Hezkuntzako gradua ikasteak 6 eta 12 urte arteko ikasleen garapen fisiko eta kognitiboan modu positiboan esku hartu ahal izateko beharrezko konpetentzia eta lanabes guztiak emango dizkizu.

Behin graduatu ondoren, lanbide horretan aritu ahal izango zara edozein ikastetxetan (izan publiko, pribatu edo itunpeko), beharrezko nozioak eta esperientzia erreala izango baitituzu graduan zehar gauzatutako praktikei esker. Modu horretan, Lehen Hezkuntzako profesional bihurtuko zara hezkuntza berezian, berrikuntza digitalean, atzerriko hizkuntzan edo antzeko diziplinetan.

Lehen Hezkuntzan graduatu ondoren, honako hauek egin ahal izango duzu:

Eskoletan lan egin 6 eta 12 urte arteko haurrekin

Irakaskuntzako profesional moduan aritu ahal izango zara edozein ikastetxe itunpeko, pribatu nahiz publikotan.

Material didaktikoen diseinuan parte hartu

Gero Lehen Hezkuntzako ikasgeletan erabiliko den material didaktikoa diseinatu eta garatuko duzu.

Espezialista izan sei aipamenekin zerikusia duten arloetakoren batean

Gradu honetan aukeratu ahal izango dituzun sei aipamenei esker, hezkuntzako arlo zehatzetan lan egin ahal izango duzu.

LEHEN HEZKUNTZA OROKORRA

Tutore gisa ikasleekin, familiekin edo hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan jarduteko gaitasunak eskuratuko dituzu.

ATZERRIKO HIZKUNTZA

Hizkuntza eta kultura anitzeko testuinguruetan lan egin ahal izango duzu, ikasgelako haurren hizkuntza eta komunikazio beharrei erantzunez.

 

Entzumena eta mintzaira

Ikasgelan haurren hizkuntza- eta komunikazio-beharrei erantzuteko beharrezko tresna eta baliabide guztiez hornituko zara.

Berrikuntza Digitala

Ikaskuntzan eta irakaskuntzan berrikuntza-prozesuak hasteko beharrezko trebetasun digital guztiak garatuko dituzu. Horretarako, baliabide eta metodologia digitalak sakonean erabiltzen eta ezagutzen ikasiko duzu.

 

HEZIKETA FISIKOA

Beharrezko informazio guztia aurkituko duzu irakasle gisa prestatzeko eta ikasleei beren garapen guztian zehar laguntzeko, garapen fisiko eta motorretik abiatuta.

HEZIKETA BEREZIA

Beharrezko gaitasunak landuko dituzu ikasle guztien ikaskuntza eta parte-hartzea erraztuko duten testuinguruak eraikitzeko.

 

Aipamenei buruzko informazio gehiago

 

Unibertsitatea baino gehiago gara