Ikas-irakas prozesua
LEHEN HEZKUNTZARAKO PROIEKTU ERREALETAN ONARRITURIKO IKASKUNTZA
Mondragon Unibertsitatean, eredu berritzaile bat aurkituko duzu: Mendeberri 2025. Eredu horren ardatza profil profesionala da, baina, horretaz gain, bereziki erreparatzen dio ikasleen garapen pertsonalari, ikasle horiek aurre egin diezaieten XXI. mendeko erronka teknologiko, ekologiko eta sozialei. Mendeberri 2025 proiektuaren bidez, honako ezaugarri hauek biltzen dituzten pertsonak prestatu nahi ditugu:
- Munduko hiritarrak
- Identitatea eta helburu pertsonalak dituztenak
- Kooperatiboak
- Komunikatzaileak eta komunikazio-erraztaileak
- Ikastun aktiboak
- Ikastun malguak
Metodologia aktiboen bidez ikasiko duzu, graduan zehar ikusiko duzun bezala. Lehen Hezkuntzako graduan, irakasgaiak landu beharrean, moduluen bidez ikasiko duzu, eta lanbidetik oso gertu dauden egoerak biziko dituzu. Harreman estua izango duzu eskolekin; izan ere, maiz joango zara bisitan, eta Haur Hezkuntzako ikastetxeetan egingo dituzu praktikak.
Zure ikaskuntza-prozesuaren beste ardatz garrantzitsu bat talde-lana izango da. Horrez gain, diziplinarteko lanari esker, prestakuntza integrala lortuko duzu.
Zer ezaugarri dituzte moduluek?
Moduluak diziplinartekoak dira, eta askotariko ikuspegi eta arloetan oinarrituta diseinatu dira.
Modulu bat hasten duzunean, modulu horretan bakarrik lan egingo duzu. Era horretan, hobeto kontzentratuko zara modulu bakoitzean!
Moduluak oso praktikoak dira, eta zuzenean lotuta daude zure lan-etorkizunarekin.
Irakasleen eta tutoreen laguntza izango duzu ikaskuntza-prozesu osoan zehar.
LEIRE DIAZ MONTOYA
Lehen Hezkuntza graduko ikaslea
“Gaiak lantzeko gure modua nabarmenduko nuke, taldean eta moduluka lan egiten baitugu; hau da, ez dugu ikasgairik, eta garrantzia ematen diogu diziplinartekotasunari. Modu oso praktikoan, begirada eta eremu desberdinak lantzeko aukera ematen digu, betiere etorkizuneko lanbidearekin lotura izanik”.