Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta Konpetentziak
"Maila pertsonalean eta profesionalean garatzen lagunduko dizugu, hezitzaile berritzailea izan zaitezen"
Graduaren bidez lortuko duzun profil pertsonal eta profesionala
Lehen Hezkuntzako graduan garrantzia handia ematen diogu ezaugarri pertsonalen garapenari eta lanketari, lanbidearen konpetentzia espezifikoak lantzeaz gain. Gradu honetan, zehazki, zortzi ezaugarri pertsonal landuko dituzu:
- Euskalduna eta komunitatearekin konprometitua
- Kontzientzia eta komunikazio kulturartekoa, multimodala eta eleaniztuna
- Autonomoa eta bizi osorako ikastuna
- Konpromisoa (zeure buruarekin, zeure lanbidearekin eta euskal komunitatearekin)
- Ziurgabetasuna eta frustrazioa kudeatzeko gaitasuna
- Pertsona kooperatiboa eta gizarte-justiziara bideratua
- Jarrera kritikoa eta analitikoa
- Pertsona sortzailea eta eraldatzailea
Konpetentzia profesionalei dagokienez, Lehen Hezkuntzako irakasleen ohiko funtzioaz gain, gaur egungo eskolaren erronka konplexuei aurre egiten lagunduko dizuten konpetentziak ere zeureganatuko dituzu. Gainera, konturatuko zara zein beharrezkoa den etengabeko prestakuntza eta zein garrantzitsua den hezkuntza-eraldaketa.
Presta zaitez izateko pertsona sortzaile eta konprometitua, errealitatea interpretatzeko orduan kritikoa eta, aldi berean, gizarte aldakor batera egokitzeko malgua. Gai izango zara ongizatea ziurtatzen eta hura handitzen duten testuinguru egokiak sortzeko. Ikasiko duzu egoerak identifikatzen eta irakaskuntza egokitzen familien ingurune soziokulturalera eta ikasle bakoitzaren gaitasunetara.
Beharrezko ezagutzak eta trebetasunak zeureganatuko dituzu konpetentzietan oinarrituriko ikaskuntza-ereduaren bidez, eta, horri esker, eraginkortasunez komunikatzen, inplikatzen eta erantzukizuna onartzen ikasiko duzu.
Lehen Hezkuntzako gradua ikasteko kontuan hartu beharrekoak
Irakurri adierazpen hauek eta pentsatu ea identifikatuta sentitzen zaren:
- Gustatzen zait 6 eta 12 urte arteko haurrekin egotea.
- Badut pazientzia eta enpatia.
- Beti maite izan dut irakastea.
- Ekimena duen pertsona bat naiz.
- Badut gaitasuna neure burua azaltzeko eta besteek ni ulertzeko.
Zeure burua ikusten duzu baieztapen horietan? Orduan, gradu hau aukera bikaina da zuretzat.
Lehen Hezkuntza graduan sartzeko baldintzak
Lehen Hezkuntza graduko moduluak
- Hezitzaile izango naiz
- 6-12 urteko pertsona: guztiontzako eskola
- Gaur egungo gizartearen analisi kritikoa
- Ingurune natural eta sozialetako esperientziak
- STEM eta ikaskuntza sakona
- Eraldaketa sozialerako hezkuntza
- Esperientzia didaktiko aktiboak
- Hezkuntza-berrikuntzarako tresnak eta metodologiak
- Hezkuntza-berrikuntzako ikertzailea
Lanerako aukerak
Profesional gehienek eskola publiko, pribatu edo itunduetan lan egiten dute, Lehen Hezkuntzaren arloan, 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrekin. Nolanahi ere, Lehen Hezkuntzak askoz lan-aukera gehiago eskaintzen ditu. Adibidez:
- Material didaktikoen diseinua
- Heziketa fisikoa
- Berrikuntza digitala
- Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza
- Behar bereziak dituzten haurren hezkuntza