Ikas-irakas prozesua
Ikas-irakas prozesua
Graduaren helburua da kultur eta sormen industrien komunikazio eta gestio arloko profesionalak trebatzea da, askotariko diziplina, joera kulturaren eta komunikazioaren mundura egokitzen ikasteko, mundu hori etengabe ari baita aldatzen.
Gure hezkuntza-eredua: 'Mendeberri 2025
Mendeberri 2025 Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-eredua da. Helburua ekintzen bitartez pertsonaren garapenean eragitea da, horretarako hainbat baliabide erabiliz, ezagutu nahi dugun munduarekin harremanetan egoteko eta bizitzan zehar mundu horretan nola parte hartu erabakitzeko.
Esparru horren barnean, uste dugu POI (proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza) eta PBL (ingelesez) ikaskuntza-eredua lagungarri izango zaizula etorkizuneko zure lanpostuan bazeunde bezala ikasteko. Izan ere, ikus-entzunezko hizkuntzari eta tresnei buruzko ezagutzak eskuratzeaz gainera, taldean lan egiten eta sormena eta konpetentzia profesional zein pertsonalak garatzen ikasiko duzu.
Kudeatzaile eta komunikatzaile arduratsu, eraldatzaile eta konprometituak gaitu nahi ditugu, errealitatea kritikoki interpretatzen eta aldi berean nor diren jakingo dutenak, gizarte aldakor honetara egokitzeko.
Modulu bakoitzean, erronka praktiko bati helduko diozu; adibidez, moda erakustaldi bat diseinatzea, ekitaldi bat antolatzea edo komunikazio-plan bat sortzea. Halako proiektuei esker, ikasitakoa testuinguru errealetan praktikan jartzeko aukera izango duzu.
Hala, kultur sormen industrien eta komunikazio arloetan profesional gisa lan egiteko behar dituzun konpetentziak garatuko dituzu, eta, horretarako, praktika eta proiektuei esker, esperientzia profesionala eskuratuko duzu, are ikasketak amaitu aurretik ere.
Zure ikaskuntzaren protagonista
Zure ezagutzak zabaltzeko behar duzun informazioa bilatzen, laburtzen eta datu beharrezkoenak barneratzen ikasiko duzu.
Erronka errealen bitartez ikasi
Etorkizuneko zure lanbidearen errealitatea ezagutu, eta eskuz esku lan egingo duzu hainbat sektoretako enpresekin.
Tutoretza
Gradu guztian zehar, tutore baten laguntza izango duzu, erronkak konpontzeko eta konpetentzia profesional zein pertsonalak garatzeko.