Inskripzioa eta matrikula
Inskripzio eta matrikula
Ingeniaritzako Gradua ikasten hasi aurretik, prozesu bat burutu beharko duzu.
Onarpen jarraibideak
ATE IREKIAK
Goi Eskola Politeknikoko ateak irekiko dizugu. Zain izango gaituzu, titulazioaren eta haren lanbide-irteeren berri zehatz-mehatz emateko, baita ere Unbiertsitatea eta bertako instalazioak, erakusteko.
IZEN-EMATEA
OHIKO EPEA
2024/11/04 2025/04/03
EZ OHIKO EPEA
Plaza libreak gelditzen diren titulazioetan ez ohiko epe bat zabalduko da.
ONARPEN PROBA
Izen ematea egin ondoren, email bat jasoko duzu proba noiz egin behar duzun esanez. Proba hauek presentzialak izango dira.
AURRE-ONARPENA ETA ERRESERBA PLAZA
Apirilaren bukaeran, aurre onarpen bat egongo da eta aurre-onartua bazara, plaza erreserba egiteko aukera emango zaizu.
ONARPENA
Maiatzean, onarpenarekin batera, matrikula egiteko data zehatzak eta azalpen guztiak bidaliko zaizkizu.
MATRIKULAZIOA
OHIKO EPEA
2025ko ekainean
EZ OHIKO EPEA
Plaza libreak gelditzen diren titulazioetan ez ohiko epe bat zabalduko da.
Matrikulatutako ECTSak
Ingeniaritza Mekatronikoa ikasteko betekizunak
- Betidanik gustatzen zaizkit robotak eta era guztietako makinak
- Gozatu egiten dut informatikarekin eta ordenagailuekin
- Beti gustatu izan zaizkit zenbakiak, matematika eta fisika
- Ordena maite dut, eta nahiko perfekzionista naiz
- Ez naute izutzen erronkek; aitzitik, motibatu egiten naute
- Erabiltzen ditugun gauzak nola fabrikatzen diren jakitea gustatzen zait
Bat al zatoz baieztapen horiekin? Bai? Orduan, Mekatronikako gradua duzu aukerarik onena, hainbat alor jorratzen baititu besteak beste, informatika, elektronika, mekanika eta automatizazioa, eta diziplina anitzeko ingeniaritza batean biltzen
Mekatroikoko Ingeniaritzako Gradua ikasteko betekizunak
Graduko irakasgaiak
- Proiektu Mekatronikoa
- Sistema Mekatronikoak Muntatzeko Laborategia
- Produkzio Ekipamenduen eta Sistema Automatizatuen Ingeniaritza
- Industria Automatizazioa
- Instrumentazioa eta Kontrola
- Sistema Robotizatuak eta Ikusmen Artifiziala
- Sistema Mekanikoak Diseinatzea eta Probatzea
Ikaslearentzat Informazio Baliagarria
Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:
- Sistema eragilea: Windows 11
- Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
- Gutxieneko RAM memoria: 16 GB
- Disko gogorra: 256GB edo gehiagokoa SSDa
- Txartel grafikoa: gutxienez 2Gb-ko memoria dedikatua. 4GB gomendatzen da
- 15,6 hazbeteko pantaila
- Gomendatutako bermea: 3 urtekoa
Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.