Ikasten jarraitu
Ikasten jarraitu
Ingeniaritza Mekatronikoko profesional gisa graduatzen zarenean, bi aukera izango dituzu: ikasten jarraitzea, lan egin nahi duzun alorrean espezializatzeko, ala lanean hastea.
Zergatik ikasi master bat?
Ikasten jarraitzea erabakitzen baduzu, master bat egitea lagungarri izango zaizu nahi duzun lana aurkitzeko, Ingeniaritza Mekatronikoko eremu jakin batez jasoko dituzun ezagutzei eta espezializazioari esker. Zure lanbide-profil bera dutenen aurretik kokatuko zara, eta hobeto baloratuta dauden eta ordainsari handiagoa duten lanpostuak lortzeko aukera izango duzu.
Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra
Industria-ingeniaritzako profesionala izango zara. Produktu, prozesu eta instalazio industrialak diseinatu, garatu, kudeatu eta merkaturatuko dituzu. Halaber, hainbat sektoretan garapen zientifiko-teknologikora bideratutako ikerketa-proiektuak zuzentzeko beharrezkoak diren ezagutzak izango dituzu.
Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko
Robotikako eta Kontrol Sistemetako unibertsitate masterra
Prozesu industrialak eta sistema autonomoak automatizatu eta kontrolatzeko, haien mantentze-lanak egiteko eta adimenez hornitzeko gai izango zara.
Robotika eta Kontrol Sistemeko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko
Enpresa berrikuntzako eta proiektu zuzendaritzako Unibertsitte masterra
Enpresetan berrikuntza sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu. Aldaketa berritzaileak dakartzaten eta mekanikari lotutako produktu edo zerbitzu baten lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko aukera berriak identifikatzen laguntzen duten proiektuak antolatzea eta kudeatzea gustuko baduzu, hauxe da zure masterra.
Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko
ENERGIA SISTEMA ADIMENDUETAN UNIBERTSITATE-MASTERRA
Energia sistemen azterketan eta optimizazioan trebatuko zara. Digitalizazioak ekarri dituen tresna berriak erabiltzen ikasiko duzu, energia komunitateetan, ibilgailu elektrikoetan eta energia berriztagarrietan aplikatuz, besteak beste.
Energia Sistema Adimendunan Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko
Ingeniaritza Mekatronikoarekin lotura duten ikastaroak
Ikasle batzuek nahiago dute ikasten jarraitu, Ingeniaritza Mekatronikoko espezialitateak sakonago jorratzearren, baina ez dute masterrik egin nahi, zenbait arrazoi direla medio. Hori dela eta, aditu-ikastaro labur ugari ditugu, zure espezialitatea sakonago landu eta zure lan-aukerak hobetu ditzazun.
Hidraulika Industrialeko Ikastaro Aurreratua
Zirkuitu hidraulikoak eta haien xehetasun teknikoak menderatuko dituzu ikastaroaren bidez, eta sistemak diseinatu eta fabrikatzeko gai izango zara, eraginkortasuna eta fidagarritasuna aintzat hartuta.
Material Plastikoei buruzko Ikastaroak
Material plastikoei buruzko hainbat ikastaro espezializatu izango dituzu aukeran, material horietako bakoitza lantzeko behar diren ezagutza teknikoak jasotzeko.
Fabrikazio Gehigarriari buruzko Jardunaldia
Besteak beste HP, LORAMENDI eta SPIUK enpresek martxan jarritako aplikazio industrialak aurkeztuko dira jardunaldian. Enpresen egungo erronkak ezagutzea lagungarri izango zaie etorkizuneko ingeniariei beren ibilbide profesionalean.
Fabrikazio Gehigarriari buruzko Jardunaldiaz gehiago jakiteko
Mekatronikoko INGENIARITZAREN LAN-IRTEERAK
Makina-erremintaren, automobilgintzaren, aeronautikaren, kontsumo-ondasunaren industria, elikagaien industria, industria mediko edo farmazeutikoan arituko zara lanean, besteak beste lanpostu hauetan:
- Muntaketa-ekipamenduen kudeaketa-aruraduna
- Diseinu eta garapen mekatronikoko teknikaria
- Automatizaio teknikoa
- Mantentze teknikari arduraduna