Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre), Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

120 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045920, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Helburuak eta konpetentziak

“Prozesuak automatizatzeko eta optimizatzeko, mantentze-lanak kudeatzeko, produkzio-ekipamenduan hobekuntzak aplikatzeko eta irtenbide adimendunak garatzeko trebetasunak garatuko dituzu"

Teknologia geroz eta azkarrago aldatzen da gure mundu honetan, eta lanean zein eguneroko jardunean bizitza errazten diguten gailuak, produktuak eta makineria sortzen saiatzen gara.

Ingeniaritza Mekatronikoko Graduan produktu, sistema, makina, instalazio edo prozesu industrialak garatu, muntatu, mantendu eta optimizatzeko prestakuntza jasoko duzu, hainbat funtzio integratuz eta tresna mekanikoak, elektronikoak edo automatizaziokoak erabiliz.

Gainera, modu praktikoan ikasiko duzu, ikasitakoa ingurune errealetan aplikatuz, enpresekin elkarlanean jardunez eta hasieratik haien proiektuetan parte hartuz.

Horrela, balio erantsi handiagoko soluzioak, aurreratuagoak eta berritzaileagoak eskaini ahal izango dituzu, ingeniaritzako hainbat espezialitate integratuz sistema adimendunen ikuspegitik espezifikazio teknikoei erantzuten dieten soluzioak lortuz.

Graduatu ondoren, zeregin hauek guztiak egiteko gai izango zara:

 

Instalazioen mantentze-lanak

Instalazio, makineria eta sistema mekatroniko industrialetako muntatze-, doitze-, laguntza- eta mantentze-jarduerak egitea eta optimizatzea.

 

Sistema mekatronikoen diseinua

Produktu, ekipamendu eta sistema mekatronikoak garatzea eta diseinatzea, dagozkien baldintza teknikoak, ekonomikoak eta segurtasunekoak betez.

 

Automatizazio industriala

Automatizazio-proiektu, kontrol-prozesu eta sistema malgu industrialak aplikatzea eta gauzatzea, hardwarea eta softwarea txertatuz.

 

 

Lantaldeak koordinatzea

Lantaldeen eta langileen kudeaketa teknikoa gauzatzea produkzio-sistema eta -instalazioetako muntatze-, doitze-, laguntza- eta mantentze-jardueretan.

 

Gradu honetan lortutako ikaskuntza-emaitzak Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. mailarekin bat datoz.

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko’, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dituzuen ikasleek C1 (EGA) mailaren baliokidea egiaztatzeko betekizunaren salbuespena lortu ahal izango duzue.

 

Ingeniaritza Mekatronikoa ikasteko betekizunak

  •   Betidanik gustatzen zaizkit robotak eta era guztietako makinak
  •   Gozatu egiten dut informatikarekin eta ordenagailuekin
  •   Beti gustatu izan zaizkit zenbakiak, matematika eta fisika

Persona

  •   Ordena maite dut, eta nahiko perfekzionista naiz
  •   Ez naute izutzen erronkek; aitzitik, motibatu egiten naute
  •   Erabiltzen ditugun gauzak nola fabrikatzen diren jakitea gustatzen zait

 

Bat al zatoz baieztapen horiekin? Bai? Orduan, Mekatronikako gradua duzu aukerarik onena, hainbat alor jorratzen baititu besteak beste, informatika, elektronika, mekanika eta automatizazioa, eta diziplina anitzeko ingeniaritza batean biltzen.

 

Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua egiteko baldintzak

 

Graduko irakasgaiak

  • Proiektu Mekatronikoa
  • Sistema Mekatronikoak Muntatzeko Laborategia
  • Produkzio Ekipamenduen eta Sistema Automatizatuen Ingeniaritza
  • Industria Automatizazioa
  • Instrumentazioa eta Kontrola
  • Sistema Robotizatuak eta Ikusmen Artifiziala
  • Sistema Mekanikoak Diseinatzea eta Probatzea

 

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Lan irteerak 

Makina-erremintaren, automobilgintzaren, aeronautikaren, teknologiaren eta osasun-zientzien alorretan arituko zara lanean, besteak beste lanpostu hauetan:

  • Muntaketa-ekipamenduen kudeaketa-arduraduna
  • Muntaketen zuzendaritza teknikoa
  • Diseinu eta garapen mekatronikoko arduraduna
  • Fabrikazio Aurreratuko espezialista
  • Prozesu eta sistema industrialen kudeaketa

Graduaren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara