Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre), Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

120 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045920, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Campuseko instalazioak

Ingeniaritza Mekatronikoko Gradua hiru campus hauetan ematen da:

  • Arrasate-Mondragon
  • Bilbao AS Fabrik
  • Galarreta (Orona Ideo) -Hernani

Arrasateko Campusa

AIngeniaritza Mekatronikoko Gradua ikasi ahal izango duzu Arrasaten. Gure instalazioak elkarrengandik oso hurbil dauden bi eraikinetan banatzen dira. Iturripeko egoitzan, zure prestakuntzarako beharrezkoak diren instalazioez gain (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalazioak, kafetegia eta erabilera anitzeko hainbat areto aurkituko dituzu. Bestetik, eta oso gertu, Garaia egoitza, izen bereko Berrikuntza Gunean kokatuta daudenak, puntako laborategiez hornituta daude, ikasgai ezberdinekin lotutako praktikak egiteko.

 

Ondoen hornitutako laborategiak eta tailerrak

 

Laborategi eta tailerrik hornituenak

Ingeniaritza Mekatronikoko Graduak puntako laborategi ditu, guztiak ere goi-mailako ekipamendu zientifiko-teknologikoa dutenak. Laborategi horiek Arrasaten izango dituzu erabilgarri ikasi duzun guztia praktikan jartzeko.

MUNTATZEKO, MEKANIZATZEKO ETA KONFORMATZEKO TAILERRA

Tailerrak piezak egiteko makinak, tresnak eta erremintak ditu. Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa: tornuak, fresatzeko makinak, mekanizazio-zentroak, elektrohigadura-makinak; konformazio-prozesuak: prentsak, zizailak, tolesteko makinak. Muntatzeko erremintak: errodamenduak, lerrokadura...

TAILER MEKANIKO OROKORRA

Tailer honetan txirbil-harroketa bidezko mekanizazio bidezko piezak fabrikatzeko makinak daude, hala nola tornuak, fresatzeko makinak, zulagailuak, artezteko makinak, etab. Frabrikazio mekanikoko ezagutzak lantzeko praktikak egiteaz gain, seihilekoko proiektuetarako prototipoen piezak ekoitziko dituzu.

MATERIALEN LABORATEGIA

Materialen laborategian, materialen propietateen eta portaeraren saiakuntzak eta analisiak egiteko ekipoak dauzkazu, adibidez, trakzio- eta konpresio-saiakuntzak, gogortasun-saiakuntzak, erresilentzia-saiakuntzak, mikroegituraren analisiak, fatiga-saiakuntzak, laginak prestatzeko makineria...

 

AUTOMATISMOEN LABORATEGIA

PLC, HMI, prozesuak monitorizatzeko eta kontrolatzeko ukipen-pantailak eta robotika eta ikuspen artifizialeko praktika gidatuak egiteko makinak dituen azken belaunaldiko laborategia.

ELEKTRONIKAKO LABORATEGIA

Hainbat zirkuitu muntatzeko eta baliozkotzeko behar den tresneria dute.

ROBOTIKAKO ETA IKUSMEN ARTIFIZIALEKO LABORATEGIAK

Robot industrialak eta robot kolaboratiboak (robotak simulatzeko softwareaz gain) dituzten laborategiak, robotak programatzeko praktikak egiteko. Kamerak ere badaude, ikusmen artifizialeko sistemak eta sistema robotizatuak integratzeko praktikak egiteko.

 

Bilbao AS Fabrik canpusa

Zorrotzaurre uhartean dagoen AS Fabrik Bilboko Campusak jakintza arlo ezberdinetako gradu eta masterrak eskaintzen ditu. Prestakuntza hutsaz gain, tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen arloan ekosistema berritzaile eta erreferentziazko gisa sendotzea du helburu espazio horrek.

Bilboko AS Fabrik campusean 2 gradu eta 2 unibertsitate master eskaintzen dira Ingeniaritzan.

 

320x162

320x162

Ondoen hornitutako laborategiak eta tailerrak

Zorrotzaurreko Bilbao AS Fabrik campuseko eta Muskizko Somorrostro Prestakuntza Zentroko instalazioek erreferentziazko ekipamendu teknologikoak dituzte Mekatronikako Ingeniaritzako Graduko ikasleen eskura. Ikasleek ikaskuntza-prozesuan dituzten prestakuntza-beharren arabera, bi ikastetxeetako laborategietan sartuko dira.

FABRIKLAZIO AURRERATUKO ETA FABRIKAZIO GEHIGARRIKO LABORATEGIA (AsFabrik)

3D inprimatzeko gailu ezberdinek hornitutako espazioa da, material ezberdinekin osagaiak egiteko aukera ematen duena. Espazio hau ebaketa-makina eta prototipoak muntatzeko erreminta mota ezberdinekin osatzen da.

AUTOMATISMO ETA ROBOTIKA LABORATEGIAK (AsFabrik)

PLC-z eta robot industrialez hornitutako espazio bat da, non programatzeko praktikak egin ahal izango dituzu. Ikusmen artifizialarekin lotutako ekipoak ere baditu.

MONTATZE-LANETAKO ETA MEKANIZATU TAILERRAK (Somorrostro Prestakuntza Zentroa)

Tailer hauetan osagaiak fabrikatzeko eta multzo mekanikoak muntatzeko makineria, tresna eta erremintak dituzte: tornuak, fresatzeko makinak, mekanizazio zentruak, zulagailuak, muntatzeko tresnak…

 

Automaten gela (Somorrostro Prestakuntza Zentroa)

PLC mota desberdinak eta prozesu industrialak kontrolatzeko maketak dituen espazioa.

Zenbakizko kontroleko laborategia (Somorrostro Prestakuntza Zentroa)

Zenbakizko kontrolerako makinak (tornuak, fresatzeko makinak eta mekanizazio zentroak), txirbil harroketa bidez piezak fabrikatzeko erremintak eta tresneria espezifikoa dituen espazioa.

Hidraulikako eta pneumatikako laborategia (Somorrostro Prestakuntza Zentroa)

Hidraulika-elektrohidraulika eta pneumatika-elektropneumatika praktikak egiteko berariaz diseinatutako mahaiak dituen espazioa, behar den material guztiarekin.

Galarretako EKO Campus (Hernani)

El EKO Campus de Galarreta está ubicado en Hernani. El campus es un ecosistema de innovación en el que el conocimiento (Mondragon Unibertsitatea), la empresa (Orona) y la investigación (Ikerlan) colaboran para crear una red de sinergias para la innovación. La Escuela Politécnica Superior, uniendo tecnología y medio ambiente, busca un futuro sostenible. Para ello, interioriza los conocimientos tecnológicos sobre la base y el eje del desarrollo sostenible, a la vez que desarrolla perfiles de personas responsables del medio ambiente.

En el EKO Campus se ofertan 2 grados y 3 másteres universitarios.

 

320x162

320x162

Ondoen hornitutako laborategiak eta tailerrak

Galarreta campuseko eta Goierri Eskolako instalazioek, Ordizian, Mekatronikako Ingeniaritza Graduko ikasleen eskura dauden laborategiak eta azken belaunaldiko baliabideez hornitutako espazioak dituzte. Ikasleen ikaskuntza-prozesuko prestakuntza-beharren arabera, bi zentroetako laborategietara sartuko dira.

AUTOMATIZAZIO ETA KONTROL LABORATEGIA (GALARRETA)

Kontrol-automatismoak diseinatzeko, muntatzeko, programatzeko eta/edo martxan jartzeko laborategia.

ELEKTRONIKAKO LABORATEGIA (GALARRETA)

Sistema elektronikoak muntatu eta martxan jartzeko gunea, beharrezko tresneriaz hornitua, hala nola osziloskopioak, elikatze-iturriak edo datuak eskuratu eta tratatzeko sistemak.

MUNTAIA ETA MEKANIZAZIOKO LABORATEGIAK (GALARRETA)

Laborategi horretan, osagaiak fabrikatzeko eta multzo mekanikoak muntatzeko makineria, tresneria eta erremintak daude: tornua, fresatzeko makina, mekanizazio-zentroa, zulagailuak, muntaketa-erremintak...

 

MATERIALEN LABORATEGIA (GOIERRIESKOLA)

Gune horretan, materialen ezaugarrien eta portaeraren saiakuntzak eta analisiak egiteko ekipoak daude, hala nola durometroak, mufla-labeak edo mikroskopio optikoak.

FABRIKAZIO MEKANIKOKO TAILERRAK (GOIERRIESKOLA)

Tailer eta laborategi horietan, osagaiak eta multzo mekanikoak (soldadura-ekipoak, zulagailuak, tornuak, fresatzeko makinak, mekanizazio-zentroak…) fabrikatzeko ekipamenduak eta makinak aurkitu ahal izango dituzu, eta horiek hainbat irakasgaitako praktiketan edo proiektuak gauzatzeko erabili ahal izango dituzu.

HIDRAULIKA ETA PNEUMATIKO LABORATEGIAK (GOIERRIESKOLA)

Hainbat zirkuitu hidrauliko eta elektropneumatikoen praktikak eta muntaketak egiteko panelez hornitutako espazioa, beharrezko material guztiarekin hornitua.

 

Bizi Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin  bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.

Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.

Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • KoNet:: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Hezkuntza Behar Bereziak

Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

  • Erakundeko enpresa medikua.
  • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
  • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
  • Titulu koordinatzailea.
  • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.

ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA

Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.

MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.

Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.

Zerbitzua doakoa da.

Unibertsitatea baino gehiago gara