Helburuak eta Konpetentziak
Helburuak eta konpetentziak
Mekanikako Ingeniaritzako graduko titulua eskuratzen duten ikasleek honako gaitasunak lortuko dituzte.
- Diseinu, fabrikazio, muntaketa, optimizazio, esplotazio eta ekipo mekanikoen mantentze proiektuak, fabrikazio prozesuak eta industri guneak garatu.
- Neurketak, kalkuluak, tasazioak, peritazioak, ikerketak, eta beste hainbat lan burutu.
- Bete beharrezko zehaztapen eta araudiak ongi erabili.
- Ekimena, talde-lana eta erronka berriei aurre egiteko gaitasuna garatu, ingurune global eta deslokalizatuetan lanean aritzeko prest agertu.
Titulu honek Industria Ingeniari Teknikoaren lanbidean jarduteko gaitasuna ematen du, zeina otsailaren 9ko (20/02/2009) CIN/351/2009 Aginduak arautzen duen.
Beste alde batetik, Gradu honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparrua) 2. mailara egokitzen dira.
Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bide egiaztatzetik salbuesteko den 47/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleek C1 (EGA) pareko maila egiaztatzetik salbuetsita geratzea lortu ahal izango dute.