Ingeniaritza Mekanikoa
Ingeniaritza Mekanikoa askotariko makinak eta ekipamenduak diseinatzeaz eta fabrikatzeaz arduratzen da, eta industri prozesu eta planta ugariren diseinua, garapena, instalazioa, ekoizpena eta mantentze lanak ere egiten ditu.
Ingeniari Mekanikoek makina esaten zaion oro fabrikatu eta ustiatu dezakete, hau da, mugimendua duen edo energia sortzen eta/edo kontsumitzen duen oro. Euren lanak, enpresa jardueretan garatzen dituzte, horien artean eraikuntza aeronautiko eta espaziala, metalurgia eta energiaren sorkuntza, Ingeniaritzako zerbitzu teknikoak, hezkuntza, etab. Ingeniari Mekanikoaren zeregina funtsezkoa da industria horien guztiek garapen eta berrikuntzarako.
Ate irekiak
Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Hainbat aukera zabalduko dizkizun diziplina anitzeko curriculuma eta zure laneratzea erraztuko duena
Industria ingeniari tekniko bezala profesionalki jarduteko atribuzioak emango dizkiz
3 espezializazio arlo: industria diseinua, Fabrikazio prozesuak eta Biomekanikak
Ezagutza zabala materialetan, solido eta fluidoen makanikan, termodinamikan eta bero transferentzian, diseinuan eta fabrikazio prozesuetan
SIMULAZIOA Pertsonalizatu zure ingeniaritza
AKREDITAZIOA EUR-ACE® zigilua Mekanikako Ingeniaritza graduarentzat
GURE IKASKETA EREDUA Praktikak eta Gradu Bukaerako lana
Irteera Profesionalak
Ingeniaritza Mekanikoak irteera profesional ugari ditu sektore oso ezberdinetan. Gainera, ingeniari mekanikoek produktu/makina, egitura, fabrikazio prozesu eta instalazioen garapeneko edozein urratsetan egin dezakete lan.
Sektoreak
- Industri sektorea: automobilgintza, kontsumo-ondasunen industria, eraikuntza, makina-erreminta, aeronautika…
- Ikerketa eta aholkularitza.
- Osasun-zientzia: medikuntza industria, farmazia-industria, kirol eta aisialdirako industria.
- Irakaskuntza: instituzio publiko eta pribatuak.
Lan Teknikoak
- Diseinu ingeniaria
- Prozesu ingeniaria
- Kalitate-teknikaria
- Teknikari komertziala
- I+G+b-ko teknikaria
Kudeaketa Lanak
- Proiektu burua
- Ingeniaritza saileko arduraduna
- Fabrikazio arduraduna
- Kalitate saileko arduraduna
- Komertzial saileko arduraduna
- Berrikuntza saileko arduraduna
- Eta beste asko…