Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Mugikortasuna eta nazioartekotzea
Seguru aski, behin baino gehiagotan entzungo zenuen lan-munduan lehia oso handia dela. Halaxe da, bai, eta horregatik komeni da esperientzia gehigarria izatea, ibilbide profesionalari errazago ekiteko.
Ingeniaritza Biomedikoko Gradua egiten ari zaren bitartean, Mondragon Unibertsitatearen Mugikortasun eta Nazioartekotze Programaz balia zaitezke. Hartara, munduko unibertsitaterik ospetsuenetako batzuetan ikasteko eta nazioarteko enpresetan lan egiteko aukera izango duzu, Gradu Bukaerako Lana egiten ari zarela
Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak
Lan-aukera gehiago izango duzu
Etorkizunerako harreman-sarea osatuko duzu
Autonomia eta ekimen-maila handiagoak izango dituzu lanean
Maila ona hartuko duzu beste hizkuntza batzuetan
Mondragon Unibertsitatearen mugikortasun-programak
Mugikortasuneko eta nazioartekotzeko hainbat programa baliatu ahal izango dituzu, honako helburu hauekin:
- Zure graduko ikasketak osatzea.
- Graduondoko titulazio bat lortzea.
- Lan-esperientzia bat bizitzea.
- Gradu Bukaerako Lana egitea.
Erasmus bekak
Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako unibertsitate ospetsuetan ikasteko aukera izango duzu, eta egiten dituzun kredituak zure "learning agreement" delakoan jasoko zaizkizu.
Atzerrian ikasi ahal izateko:
- 1. eta 2. mailetan izan dituzun notak hartuko dira kontuan.
- Atzerriko hizkuntzetan duzun maila ebaluatuko da.
- Zure portaera baloratuko da.
Gradu Bukaerako Lana eta atzerriko praktikak
Ikasketa akademikoak osatzeko ez ezik, atzerrian lan eginez —Europan zein Europatik kanpo— esperientzia profesionala hartzeko ere lagungarri zaizu programa hori, teknologia biomedikoko enpresetan praktikak egin baititzakezu, edo Gradu Bukaerako Lana burutu.
Zer herrialdetan ikasi ahal izango duzu Ingeniaritza Biomedikoa?
- Polonia
- Txekiar Errepublika
- Malta
- Italia
- Belgika
- Alemania
- Portugal
- Frantzia
- Austria
- Estatu Batuak