Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Biomedikoa

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045910, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Campuseko instalazioak

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa arduratzen da Arrasaten eta Ordizian (Goierri) ematen den Ingeniaritza Biomedikoko Gradua kudeatzeaz.
 

Arrasateko Campusa

Ingeniaritza Biomedikoko Gradua Arrasaten ikas dezakezu. Instalazio zabalak ditugu: bederatzi eraikin, elkarrengandik oso hurbil. Iturripe egoitzan, ikasteko leku ugari ez ezik (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, lantegiak…), badituzu kirol-instalazioak, kafetegia eta erabilera anitzeko zenbait gela ere. Bestalde, handik oso hurbil, Uribarri eta Garaia egoitzak daude, biak ere Garaia Berrikuntza Gunean. Puntako laborategiak dituzte, eta bertan egingo dituzu Ingeniaritza Biomedikoko praktiketako batzuk.

 

 

Ondoen hornitutako laborategiak eta tailerrak

Ingeniaritza Biomedikoko Graduak hiru laborategi ditu, guztiak ere goi-mailako ekipamendua dutenak. Proiektu praktikoak, ikerketak eta biomedikuntzaren eremuko esperimentuak egiteko erabil ditzakezu. Gure ikaskuntza-ereduko instalaziorik nagusietakoak dira laborategi horiek.

Hainbat eremutako ezagutzak aplikatzeko eta praktikan jartzeko aukera duzu gure laborategietan; besteak beste, fisiologiaren, inplantologiaren, elektromedikuntzaren eta ekipamendu medikoen inguruan ikasitakoa.

Laborategi hauek erabil ditzakezu:

Biomaterial, biomekanika eta inplantologiako laborategia

Proiektuak garatzeko eta praktikak egiteko behar duzun ekipamendua.

Elektromedikuntzako laborategia

Elektronika aplikatuko sistema medikoak birsortu eta hobetzeko.

Medikuntzako ekipamendu teknologikoko laborategia

Azken belaunaldiko ekipamenduz hornitua, osasun-ingurune errealetan simulazioak egin ditzazun.

 

Bizi Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin  bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.

Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.

Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • KoNet:: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Hezkuntza Behar Bereziak

Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

  • Erakundeko enpresa medikua.
  • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
  • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
  • Titulu koordinatzailea.
  • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.

ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA

Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.

MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.

Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.

Zerbitzua doakoa da.

Unibertsitatea baino gehiago gara