Ikas-irakas prozesua
Metodologia
Mondragon Unibertsitatea Goi Eskola Politeknikoa hezkuntza eredu berritzaile eta propioa daukan unibertsitatea da. Ikaslea lanerako prestatzea dugu helburu, horregatik metodologia honen bitartez, gerora lan egingo duen modu berean ikasiko du. Hezkuntza eredu hau Ipar Europa eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitateetan garatutakoaren parekoa da.
Ikasleek ebaluazio jarraia eta globala izango dute eta arazo errealei aurre egiteko eta hauen irtenbideak bilatzeko prestatzen dira metodologia bat jarraituz:
- Taldea osatu
- Arazoaren ertz guztiak aztertu
- Irtenbide posibleak irudikatzen hasi
- Ikertu
- Eztabaidatu
- Probak egin
- Frogatu
Azkenean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, iniziatiba, sormena eta autonomia lantzen ditu. Honekin batera, ikasleak taldean lan egiteko gaitasuna lortuko du, ardurak eta konpromisoak hartuz, ikasketetan inplikazio handiagoa ezarriz.
Irakasleak ez dira klaseak ematen dituzten pertsonak soilik, laguntzaileak dira, beraz hauen eta ikasleen arteko tratua zuzenagoa eta hurbilagoa da, beti ere irakasleen exijentzia mantenduz .
Metodologia honen funtsa esaldi bakarrean laburbiltzen da:
"Ez irakatsi, ikas dezaten utzi"