Ondoz ondoko ibilbideak dituzten programa akademikoak (PARS)

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Mekanikoan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Goierri

Plazak

110 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045194, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

ONDOZ ONDOKO IBILBIDEA DUEN PROGRAMA AKADEMIKOA (PARS)

Sarrera

Zure Graduko ikasketak are baliotsuagoa egingo dituen Masterra egitea pentsatzen ari zara? Egoki ikusten duzu ohiko epean baino laburragoan Gradua eta Masterra burutzea? Badago Masterren bat bereziki erakartzen zaituena? Ondoz Ondoko Ibilbidea duen Programa Akademikoa da zure aukera!

Ikasten ari zaren Gradua eta Gradu honekin lotura duen Masterra ohiko epea baino laburragoan lortzen lagunduko dizu.

Zure helburu profesional eta pertsonaletara hurbiltzen lagunduko zaituen ibilbidean parte hartzeko aukera.

Ikasten ari zaren Gradua eta Unibertsitatearen Masterra batera egiteko aukera ikasgai gehigarririk egin gabe.

 

PARSaren abantailak:

  • Gradu- eta master-ikasketak jarraian denbora laburragoan egiteko aukera.
  • Masterreko ikasketak hasteko aukera, lotutako gradu-ikasketak amaitu gabe.
  • Bi ikasketa-planetako ikasgaiak egiteko malgutasun handiagoa.
  • Egin nahi duzun Masterrerako sarbide zuzena, formazio osagarria egin gabe.

PARSen ezaugarriak:

  • PARSak ibilbide desberdinak barneratzen ditu, ondoren ikusiko duzun moduan.
  • Ibilbide honetan sartzean Graduko eta Masterreko ikasgaiak batera egingo dituzu ikasmaila batzuetan, ikasgai guztiak urtez urte gainditzeko konpromisoa hartuz.
  • PARSari 2. Mailan ekin arren, ez zaude derrigortuta masterra egitera.
  • Uneoro utzi dezakezu PARS ibilbidea.
  • Unibertsitate-masterraren titulua lortzeko, aldez aurretik Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortu beharko duzu.
  • Hautatutako PARS ibilbidearen arabera enpresako esperientzia masterrean zehar edo gradu eta masterrean zehar izateko aukera izango duzu.

PARS eskaintza Industria Elektronikako Ingeniaritza graduan

Kasuan kasuko masterraren iraupenaren arabera ondoko ibilbideak eskaintzen dira:

PARSaren izena (GRADU + MASTER) ECTS KOPURUA PARSaren ibilbidea jasotzen duten eskemak Noiz hasten da? Oharra
PARS Energia eta Potentzia Elektronika Unibertsitate Masterrean, Industria Elektronikako Ingeniaritza Graduaren bidez 330 PARS330SET 2. mailan

 

 

 

Plazak mugatuak dira

PARS Energia Sistema Adimendunak Unibertsitate Masterrean, Industria Elektronikako Ingeniaritza Graduaren bidez 330 PARS330SET 2. mailan
330 PARS330FEB 4. mailan
PARS Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean, Industria Elektronikako Ingeniaritza Graduaren bidez 360 PARS360SET 2. mailan
330 PARS330FEB 4. mailan
PARS Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Unibertsitate Masterrean, Industria Elektronikako Ingeniaritza Graduaren bidez 300 PARS300SET 2. mailan

Presta zaitez ikasteko eremu berriak aztertzeko, zure zaletasunak ezagutzeko eta hazkunde intelektualarekiko duzun grina partekatzen duten irakasle eta ikaskideekin lotura iraunkorrak eratzeko!

 

Ibilbide akademiko honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu ondoren agertzen den botoian.

 

PARSaren Araudi Akademikoa

 

Ibilbide akademiko honetan izena eman nahi baduzu, sakatu ondoren agertzen den botoian.

1 mailako ikasleentzat

Eman izena PARS ibilbidean (Maiatzak1etik 24ra zabalik)

 

3 mailako ikasleentzat

Eman izena PARS ibilbidean (Maiatzak 7tik 24ra zabalik)

Unibertsitatea baino gehiago gara