Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Mugikortasuna eta nazioartekotzea
Hain lehiakorra den lan-merkatu honetan atzerrian lan egitearen esperientzia izateak lehia-abantaila emango dizu zure lanbide-profil bera duten beste pertsona batzuen aldean. Ba al zenekien? Mondragon Unibertsitatean, Industria Elektronikako Ingeniaritzako Gradua egiten duzun bitartean atzerrian ikasi eta lan egiteko aukera izatea erraztuko dizugu.
Mondragon Unibertsitatearen Mugikortasun eta Nazioartekotze programako Erasmus eta Sicue Bekei esker, graduaren zati bat munduko unibertsitaterik ospetsuenetako batean egin ahal izango duzu, eta Asia, Europa, Amerika edo Ozeaniako puntako enpresetan lan egin.
Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak
Aukera gehiago izango dituzu nahi duzun lanpostua lortzeko
Etorkizunean baliagarriak izango zaizkizun harremanak ezarriko dituzu
Lan-munduan oso baloratuta dauden konpetentziak eskuratuko dituzu
Komunikazio-maila hobetuko duzu hainbat hizkuntzatan
Erasmus bekak
Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako unibertsitate ospetsuetan ikasteko aukera izango duzu, eta egiten dituzun kredituak zure "learning agreement" delakoan jasoko zaizkizu.
Atzerrian ikasi ahal izateko:
- 1. eta 2. mailetan izan dituzun notak hartuko dira kontuan.
- Atzerriko hizkuntzetan duzun maila ebaluatuko da.
- Zure portaera baloratuko da.
Gradu Bukaerako Lana eta atzerriko praktikak
Atzerrian lan egin izana lan-eremuan gehien baloratzen diren esperientzietako bat da. Zure praktikak edo Gradu Bukaerako Lana atzerrian egin nahi badituzu, egin ditzakezu. Kanada, Australia, Suitza edo Txinako puntako enpresetan edo zentro teknologikoetan lan egingo duzu, eta praktikak egin edota Gradu Bukaerako Lanean zure elektronikako ezagutzak garatu ahal izango dituzu bertan.
Zer herrialdetan ikasi ahal izango duzu Industria Elektronikako Ingeniaritza?
- Finlandia
- Suedia
- Polonia
- Eslovaquia
- Estonia
- Italia
- Suitza
- Mexiko
- Frantzia
- Danimarka
- Polonia
- Txekiar Errepublika
- Txina