Lan irteerak
Lan-irteerak
"Lan-eskari handia makina-erremintan, industria-produkzioan, automozioan eta abar"
Zure inguruan arreta jarri baduzu, konturatuko zinen elektrizitatea eta elektronika oso garrantzitsuak direla industriaren sektore guztietan eta, oro har, gure eguneroko bizitzan.
Hori dela eta, ingeniaritza elektronikoa funtsezkoa da fabrikazio aurreratuari lotutako enpresetan, hala nola makina-erremintan, aeronautikan, mikroelektronikan, robotikan edo automobilaren industrian. Eta, halaber, gorantz doazen beste esparru batzuetan, hala nola medikuntzan edo produkzio-sistemetan.
Lanbide-profilak
Ingeniaritza elektronikoko profesional gisa jardun ahal izango duzu, eta edozein lanpostu tekniko edo erantzukizuneko lanpostu bete ahal izango duzu I+G+Ban, proiektuen kudeaketan edo hainbat departamentutan (kalitatea, fabrikazioa, merkataritza edo berrikuntza).
PROIEKTUEN KUDEAKETA
Ingeniaritza-proiektuak zuzentzea eta lantaldeak kudeatzea.
INGENIARITZA DEPARTAMENTUA
Industria- eta mugikortasun-aplikazioetan sistema elektrikoak diseinatu, garatu eta instalatzea.
FABRIKAZIOA
Fabrikazio-prozesuak kudeatu eta berritzea.
KALITATE DEPARTAMENTUA
Kontrol-prozesuak aztertu eta zuzentzea, produktuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin.
MERKATARITZA DEPARTAMENTUA
Elektronikari lotutako proiektuak eta zerbitzuak merkaturatu eta zabaltzea
BERRIKUNTZA DEPARTAMENTUA
I+G+Bko proiektuak garatzea eta enpresen berrikuntza bizkortzea.
Sektoreak
Industria Elektronikako Ingeniaritzako Gradua amaitu ondoren, honako sektore hauetan lan egin ahal izango duzu, besteak beste:
AUTOMOZIOA
Ibilgailu elektrikoen eta auto autonomoen etorrerak erronka berriak ekarri dizkie sektoreko ingeniari elektronikoei.
ROBOTIKA
Automataren garapen elektronikoan parte hartzea, zeregina ahalik eta efizientziarik handienarekin bete dezan.
AERONAUTIKA
Hegazkinaren elektronika- eta kontrol-atal osoa garatzen laguntzea. Bereziki, segurtasun- eta komunikazio-ekipamendu guztiena.
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Energia berriztagarrien aplikazioetan sistema elektronikoak garatzen eta inplementatzen laguntzea.
MAKINA-ERREMINTA
Sistema elektronikoen diseinuari eta inplementazioari buruz dituzun ezagutzak makina-erreminten garapenean aplikatzea.
I+G+B-KO DEPARTAMENTUAK
Industriaren, osasunaren eta energiaren esparruan proiektu berritzaileak garatzea.
PROIEKTU-INGENIARITZAK
Elektronikaren ekarpena behar duten goi-mailako ingeniaritza-proiektuak planifikatu, kudeatu eta ezartzen dituzten enpresetan.