2017
Ikasketa plana
Industria Elektronikako Ingeniaritzako Graduaren bidez, ingeniaritza elektronikoko profesionala izateko automatizazioari eta teknologiari buruz beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratuko dituzu.
Ekipamendu elektroniko berritzaileen industrializazioa eta industria-prozesuen automatizazioa diseinatzen eta garatzen ikasteko irakasgaiak emango dituzu. Gainera, produkzio-katea osatzen duten unitateen funtzionamendua optimizatzen lagunduko duten instalazioak, produktuak eta sistema elektronikoak diseinatzen ikasi ahal izango duzu.
Industria Elektronikako Ingeniaritza Graduko irakasgaiak
Oinarrizko zientziak
MATEMATIKA
Ingeniaritzan sor daitezkeen arazo matematikoak konpontzeko gai izango zara.
FISIKA
Arazoak ebazteko mekanikaren, termodinamika elektromagnetismoaren legeak aplikatzen ikasiko duzu.
INFORMATIKA
Programazioari, sistema eragileei eta ingeniaritzari aplikatutako datu-baseei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzu.
KIMIKA
Kimika da material guztien oinarria, eta, beraz, garrantzitsua da haien egitura ezagutzea material horietan sakontzen hasi aurretik.
ADIERAZPEN GRAFIKOA
Planoak sortu eta interpretatzeko behar diren elementuak identifikatuko dituzu eta horretarako tresna digitalak erabiltzen ikasiko duzu.
Elektronika
ELEKTRONIKA DIGITALA
Industrian erabili ohi diren kontroladore digitalei buruz beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu.
ERAGINGAILU ELEKTRIKOAK
Soluziorik efizienteenak hautatzea eta diseinatzea ahalbidetuko dizuten transformadoreei eta makina elektrikoei buruzko ezagutza zehatza izango duzu.
ELEKTRONIKA ANALOGIKOA ETA TRESNERIA
Zirkuitu analogikoak, anplifikadoreak eta elikatze-iturriak diseinatu eta aztertuko dituzu, eta elektronika analogikoaren funtsei eta aplikazioei buruz beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu.
POTENTZIA-ELEKTRONIKA
Energia elektrikoa dauden bihurgailu-topologien bidez bihurtzeko gailu elektronikoak eta haien gobernua ezagutuko dituzu.
Automatizazioa
ROBOTIKA
Industria-robotak programatu eta kontrolatzeko beharrezkoak diren konpetentziak eskuratuko dituzu.
INDUSTRIA-PROZESUEN AUTOMATIZAZIOA
Industria-aplikazioetarako kontrol eta automatizazio industrialeko sistemak diseinatzeko gaitasuna garatuko duzu.
PROZESUEN MONITORIZAZIOA ETA KONEKTAGARRITASUNA
Makinarekin edo prozesuarekin elkarreragiten ikasiko duzu, diagnostikoak egingo dituzu eta energia-efizientziako eta automatizazioko neurriak hartuko dituzu gailuen konektagarritasunari esker.
MAKINA SEGURUAK
Safety azterlanak eta txostenak egiten ikasiko duzu, eta herrialde bakoitzeko industrian indarrean dauden zuzentarauak beteko dituzten segurtasun-kontroladoreak hautatu, instalatu eta programatuko dituzu.
Trebetasunak
KOMUNIKAZIOA
Gai izango zara zure ideiak jende mota ororen aurrean hizkuntza formal eta zuzen batekin planteatu, argudiatu eta defendatzeko.
PROIEKTUEN KUDEAKETA
Elektronikari lotutako proiektuak antolatzeko eta kudeatzeko gaitasunak eskuratuko dituzu.
PROIEKTUEN ZUZENDARITZA
Produkzio-sistemen ekipamendu elektronikoak antolatu, zuzendu eta gainbegiratu ahal izango dituzu.
Problema errealekin praktikatzen ikasiko duzu
Karreraren lau urteetan, sektoreko puntako enpresetako profesionalek gainbegiratuta egingo dituzun proiektu errealen bidez zureganatuko dituzu beharrezkoak diren kontzeptuak.
Ezagutu proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-sistema
Maila bakoitzeko irakasgaiak
Laburdurak
- OP: Oinarrizko Prestakuntza
- D: Derrigorrezko
- H: Hautazkoak
- GBL: Gradu Bukaerako Lana
- E: Euskara
- G: Gaztelera
- I: Ingelesa
1go Maila • 1go seihilekoa
1go Maila • 2. seihilekoa
2. Maila • 3. seihilekoa
*Hautazko 5 Ikasgaietatik 1 Aukeratu beharko da
2. Maila • 4. seihilekoa
*Hautazko 5 Ikasgaietatik 1 Aukeratu beharko da
3. Maila • 5. seihilekoa
*Hautazko 2 Ikasgaietatik 1 Aukeratu beharko da
3. Maila • 6. seihilekoa
*Hautazko 2 Ikasgaietatik 1 Aukeratu beharko da
4. Maila • 7. seihilekoa
4. Maila • 8. seihilekoa