Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Mugikortasuna eta nazioartekotzea
Atzerrian bizitzeko eta lan egiteko esperientziaz gozatu ahal izango duzu, zure ikasketen zati bat edo zure praktikak beste herrialde batean egiteko aukera izango baituzu.
Mondragon Unibertsitatearen Mugikortasun eta Nazioartekotze Programari esker, munduko unibertsitaterik ospetsuenetako batzuetan ikasiko duzu, eta industria-diseinuko ingeniaritzako profesional gisa lan egingo duzu Europako, Asiako, Amerikako edo Ozeaniako punta-puntako enpresetan.
Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak
Aukera gehiago izango dituzu nahi duzun lanpostua lortzeko
Etorkizunean baliagarriak izango zaizkizun harremanak ezarriko dituzu
Lan-munduan oso baloratuta dauden konpetentziak eskuratuko dituzu
Atzerriko hizkuntza bat praktikatuko duzu
Mondragon Unibertsitatearen mugikortasun-programak
Mugikortasuneko eta nazioartekotzeko hainbat programa baliatu ahal izango dituzu, honako helburu hauekin:
- Zure graduko ikasketak osatzea.
- Graduondoko titulazio bat lortzea.
- Lan-esperientzia bat bizitzea.
- Gradu Bukaerako Lana egitea.
Erasmus bekak
Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako unibertsitate ospetsuetan ikasteko aukera izango duzu, eta egiten dituzun kredituak zure "learning agreement" delakoan jasoko zaizkizu.
Atzerrian ikasi ahal izateko:
- 1. eta 2. mailetan izan dituzun notak hartuko dira kontuan.
- Atzerriko hizkuntzetan duzun maila ebaluatuko da.
- Zure portaera baloratuko da.
Gradu Bukaerako Lana eta atzerriko praktikak
Programa horri esker, atzerrian lan egin ahal izango duzu. Praktikak edo Gradu Bukaerako Lana Europa, Asia edo Latinoamerikako punta-puntako enpresetan edo ikerketa-zentroetan egingo dituzu.
Zer herrialdetan ikasi ahal izango duzu Industria Diseinuko Ingeniaritza?
- Finlandia
- Suedia
- Polonia
- Eslovaquia
- Estonia
- Italia
- Suitza
- Mexiko
- Frantzia
- Danimarka
- Txekiar Errepublika
- Txina