Instalazioak eta baliabideak
Campuseko instalazioak
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa arduratzen da Arrasaten ematen den Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua kudeatzeaz.
Arrasateko Campusa
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua Arrasaten ikasi ahal izango duzu. Bertan, elkarren artean oso hurbil dauden 3 eraikinetan banatuta daude gure instalazioak. Iturripe egoitzan, zure prestakuntzarako beharrezkoak diren instalazioez gain (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalazioak, kafetegia eta erabilera anitzeko hainbat gela dituzu eskura. Bestalde, handik oso hurbil, Uribarri eta Garaia egoitzak daude. Garaia Berrikuntza Gunean daude kokatuta, eta laborategirik puntakoenak dituzte praktika batzuk bertan egiteko.
Laborategi eta tailerrik hornituenak
Goi Eskola Politeknikoan, Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Graduak eskaintzen dituen laborategiak, guneak eta ikasgelak bereziki prestatuta daude, eta zure proiektuak eta praktikak ikasgelan ikasitakoa garatuz egin ahal izateko beharrezkoak diren ekipamendu teknologiko guztiak dituzte.
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradu osoan, eskuragarri izango dituzu hainbat irakasgaitan (hala nola fisikan, kimikan, fluidoetan, elektrizitatean eta teknologian) praktikak egiteko instalazioetako materiala eta ekipamenduak.
Hona hemen erabili ahal izango dituzun laborategi eta ikerketa-ekipamenduetako batzuk:
INFORMATIKA
Hornidura-katearen simulazioak, produkzioaren kudeaketa eta informazio garrantzitsua ateratzeko datuen tratamendua egitea ahalbidetzen du.
MATERIALEN PORTAERA ETA PROPIETATEAK
Materialak eta osagaietan duten eragina aztertzeko ekipamendu modernoarekin.
DIZIPLINA ANITZEKO IKASGELA
Produkzio-prozesuen praktikak, erakustaldiak eta simulazioak egiteko eta balio-katea kudeatzeko beharrezkoa den ekipamendua du.
CAD-CAM-CAE TAILERRA
Ordenagailuz Lagundutako Fabrikazioko tresnak erabiltzen ikas dezazun (CNC-CAM-CAE).
SISTEMA PNEUMATIKOAK ETA HIDRAULIKOAK
Zirkuitu pneumatikoak eta hidraulikoak diseinatu, muntatu, berrikusi eta mantentzeko praktikak egiteko.
Bizi Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.
Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.
Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.
Zerbitzuak
- Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
- Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
- Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
- Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
- KoNet:: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
- Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
- Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
- Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…
Unibertsitateko zerbitzu guztiak
Hezkuntza Behar Bereziak
Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:
- Erakundeko enpresa medikua.
- Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
- Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
- Titulu koordinatzailea.
- Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.
ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA
Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.
MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.
Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.
Zerbitzua doakoa da.