Titulazio Ofiziala

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza (15 aipamen DUALA)

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043972, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Sartzeko baldintzak

Gradu ikasketetarako sarrera

Baldintza hauetakoren bat betetzen dutenek egin ditzakete gradu-ikasketa ofizialak Espainiako unibertsitateetan, errege-dekretu honetan kasu bakoitzerako xedatzen diren betekizunen arabera.  

  1. Espainiako Hezkuntza Sistemako edo baliokidetzat jotzen den beste bateko Batxilergo titulua duten ikasleek.
  2. Europako Batxilergo titulua edo Nazioarteko Batxilergo diploma duten ikasleek.
  3. Europar Batasuneko kide diren estatuetako hezkuntza-sistemetako edo kasu honetan aplikagarri diren elkarrekikotasun-erregimenean nazioarteko hitzarmenak izenpetu dituzten beste estatu batzuetako Batxilergo edo Batxiler tituluak, diplomak edo ikasketak dituzten ikasleek.
  4. Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako hezkuntza-sistemetan eskuratu edo egin eta Espainiako Hezkuntza Sistemako Batxilergo tituluarekiko homologatuak diren tituluak, diplomak edo ikasketak dituzten ikasleek, betiere Batxilergo titulua elkarrekikotasun-erregimenean aitortzeko nazioarteko hitzarmenik sinatu ez bada estatu horiekin eta 4. artikuluak dioena aintzat hartuz.
  5. Espainiako Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikariaren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Teknikariaren edo Goi Mailako Kirol Teknikariaren titulu ofizialak dituzten ikasleek, edo titulu horien baliokidetzat jo diren tituluak, diplomak edo ikasketak dituztenek, 4. artikuluak dioena aintzat hartuz.
  6. Espainiako Hezkuntza Sistemakoen baliokide ez diren Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikariaren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Teknikariaren edo Goi Mailako Kirol Teknikariaren tituluak, diplomak edo ikasketak, Europar Batasuneko kide den estatu batean edo kasu honetan aplikagarri diren elkarrekikotasun-erregimenean nazioarteko hitzarmenak izenpetu dituzten beste estatu batzuetan eskuratu edo eginak dituzten ikasleek, baldin eta EBko estatu horretako unibertsitateetara sartzeko baldintza akademikoak betetzen badituzte ikasle horiek.
  7. Hogeita bost urtetik gora dituzten eta errege-dekretu honetan xedatutako sarrera-proba gainditzen duten herritarrek.
  8. Berrogei urtetik gora duten eta irakaskuntza-motaren baten eskarmentua (lanekoa edo profesionala) duten herritarrek.
  9. Berrogeita bost urtetik gora duten eta errege-dekretu honetan xedatzen den sarrera-proba gainditzen duten herritarrek.
  10. Gradu, Master edo unibertsitate-titulu baliokide eta ofiziala duten ikasleek.
  11. Aurreko unibertsitate-irakaskuntzen antolamenduaren araberako Unibertsitate Diplomatu, Arkitekto Tekniko, Ingeniari Tekniko, Lizentziatu, Arkitekto edo Ingeniari titulua edo horien baliokideren bat duten ikasleek.
  12. Unibertsitate-ikasketa partzialak atzerrian edo Espainian egin dituzten ikasleek, edo atzerrian unibertsitate-ikasketak amaitu arren Espainian homologazioa lortu ez eta Espainiako unibertsitate batean ikasten jarraitu nahi dutenek. Kasu horietan, ezinbesteko baldintza da dagokion unibertsitateak 30 ECTS kreditu gutxienez onartu izana ikasle horiei.
  13. Abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa baino lehenagoko Espainiako Hezkuntza Sistemaren antolamenduen arabera unibertsitatera sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleek.

(*) Ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretuak 3. artikuluko 1.atalean ezartzen ditu Graduko ikasketa ofizialetarako sarrera modalitate desberdinak.

Batxilergo amaierako ebaluazioa eta batxiler-titulua

  1. Bigarren maila amaitzean, ikasleek banakako ebaluazio bat egingo dute, eta bertan ikusiko da zenbateraino berenganatu dituzten konpetentziak.
  2. Batxiler-titulua eskuratzeko amaierako ebaluazioa gainditu beharko da, eta Batxilergoaren amaieran 10etik 5 edo gehiagoko kalifikazioa ezinbestekoa izango da.
  3. Batxiler-tituluak ematen duen ahalmenaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.5 artikuluan ezarritako goi-hezkuntzako ikasketak egin daitezke.
  4. Batxiler-tituluan honako informazio hau adierazi beharko da gutxienez:
    1. Egindako modalitatea. Batxiler-titulua modalitate batean baino gehiagotan lortu nahi duten ikasleen kasuan, amaierako ebaluazioan gainditutako modalitateak adieraziko dira.
    2. Batxilergoaren amaierako kalifikazioa. 

(*) 127/2016 Dekretua, irailaren 6koa, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. 38. artikulua.

Unibertsitatea baino gehiago gara