Praktikak eta gradu bukaerako lana
Praktikak eta Gradu Bukaerako Lana (GBL)
Eskuratu esperientzia profesionala ikasten duzun bitartean
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduaren hirugarren eta laugarren urteetan, aukera izango duzu praktikak eta Gradu Bulaerako Lana (GBL) erakunde edo enpresa batean egiteko, bai zure ingurukoetan, bai atzerrikoetan.
Halako esperientziei esker, batetik, ikasgelan ikasitakoa praktikan jarriko duzu ingurune errealetan, eta, bestetik, profesional gisa esperientzia hartzen hasiko zara. Unibertsitateko eta enpresako tutoreek gidatuko zaituzte praktikak eta GBLa egiteko bidean.
ODEI ESNAOLA
Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle ohia
“Ikasi bitartean praktikak eginez, oinarriak finkatu nituen, eta EITBn lana aurkitzen lagundu zidan”.
ANA ALBERDI
Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle ohia
“Lan-sekuentzien metodologia lagungarria izan zitzaidan Holandan nire GBLa egiten eman nituen 6 hilabeteetan”.
Gradu Bukaerako Lana (GBL)
Graduaren azken urtean, Gradu Bukaerako Lana egingo duzu, enpresa edo erakunde baten komunikazio-premia errealei erantzunez. Enpresa-munduko eta unibertsitateko pertsonen tutoretzaren eta mentoretzaren laguntzaz, erronka erreal baten konponbidea aurkitu beharko duzu.
- Posible izango duzu zure GBL proiektu propioa aurkeztea.
- Azken ikasturtean, 4 hilabetean, jardun osoan.
- Enpresako eta fakultateko tutoreen laguntzarekin.
- Proiektu errealak orotariko enpresa eta erakundeetan.
- Ezinbesteko baldintza da titulua eskuratzeko.
Kontsultatu egindako lan batzuk hemen
Praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak egiteko enpresak
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarte, erakunde eta enpresa askorekin hitzarmena dauka, ikasleek praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak egin ahal izateko. Besteak beste: