Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio Ofiziala

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza (15 aipamen DUALA)

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043972, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Mugikortasuna eta nazioartekotzea

Guretzat garrantzitsua da gure ikasleen mugikortasuna sustatzea, beste unibertsitate batzuetatik etorritako ikasleak hartzea eta irakasleak eta ikerkuntza nazioartekotzea. Hori dela eta, graduan zehar, ikasleetako askok izango dute esperientziaren bat nazioartean.

Atzerrian ikasiz, aukera izango duzu zure prestakuntza osatzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko. Gainera, ikuspegi global bat lortuko duzu aurrerago orotariko erronka konplexuei aurre egiteko.

Esperientzia paregabea biziz, etorkizuneko zure lanbidean oso aintzat hartuko dizkizuten konpetentzia pertsonal eta profesionalak garatuko dituzu.

 

Nazioartean ikastearen eta lan egitearen abantailak

Beste kultura batzuk eta ikasteko eta lan egiteko beste era batzuk ikasiko dituzu.

Zure harremanen sarea zabalduko duzu.

 

Lan-munduan oso aintzat hartzen diren konpetentzia pertsonal eta profesionalak garatuko dituzu.

Hizkuntzen erabileran sakonduko duzu.

 

Erasmus bekak

Nazioarteko esperientzia gisa, Europako eta/edo Amerikako unibertsitateetan egin ahalko duzu zure ikasketen zati bat, eta zure learning agreementean aitortuko zaizkizu ikasitako kredituak.

Nazioartean ikasteko:

  • Kontuan hartuko da zure espediente akademikoa.
  • Aintzat hartuko da atzerriko hizkuntzen ezagutza.

Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko mugikortasun-programak

Graduaren hirugarren urtean, Erasmus programaren bitartez, hainbat herrialdetako unibertsitaterik onenetan ikastea aukeratu ahalko duzu: Mexiko, Herbehereak, Norvegia, Suedia, Estonia, Danimarka, Finlandia, Belgika edo Ingalaterra.

Horretaz gainera, aukera izango duzu gradu bukaerako lana atzerrian egiteko eta, horrenbestez, lan-esperientzia beste herrialde batean izateko.

Unibertsitatea baino gehiago gara