Lanerako aukerak
Lanerako aukerak
Lanerako aukerak zineman, telebistan, irratian, Interneten, komunikazio korporatiboaren arloan, eta askoz gehiago.
Enpresak guztiek, lehiakorrak izateko eta publikoarengana iristeko, beharrezkoa dute komunikatzea. Hori dela eta, komunikabideetan edo erakunde espezializatuetan lan egiteaz gainera, edozein sektoretako erakunde publiko zein pribatuetan lan egiteko aukera izango duzu, lanpostu hauetan:
Ikus-entzunezko komunikabideen ekoizpena eta kudeaketa
Orotariko ikus-entzunezko eta soinuzko produktuak landu, ekoitzi eta moldatuko dituzu, edo telebista eta irratietako grabazio-lantaldeak koordinatuko.
Interneteko eta beste hedabide batzuetako edukien idazketa eta kudeaketa
Eduki berriak sortzeko edo hedabide digitalen mantentze-lanean jarduteko.
Ikus-entzunezko produkzioa eta postprodukzioa (irudia, soinua, grafismoa, animazioa, etab.)
Ikus-entzunezko piezak diseinatzeko, hainbat formatu eta euskarritan.
Ikus-entzunezko zuzendaritza, gidoigintza eta errealizazioa
Proiektu propioak zuzentzeko, lantaldeak kudeatzeko edo telebista-programetarako, filmetarako edo publizitate-iragarkietarako gidoiak idazteko.
Argazkigintza
Zeure estudioan edo beste hedabide eta agentzia batzuentzako lan egiteko.
Komunikazio korporatiboa
Erakunde baten komunikazio korporatiboa kudeatzeko.
Publizitatea
Publizitate-kanpainak eta marketin-jarduerak sortzeko eta planifikatzeko.
Diseinu grafikoa
Publizitate-kanpainetarako, ingurune digitaletarako edo komunikazio-euskarrietarako eduki grafikoak eta diseinuzkoak sortzeko.
Marketin digitala
Erakundeen ingurune digitalak (web-sarea, sare sozialak, plataformak…) kudeatzeko edo hedabide digitaletarako eduki berriak sortzeko.
Enpresen edo proiektu berritzaileen sorkuntza
Zure proiektu ekintzailea sortzeko, bai ikus-entzunezkoen munduan, bai ingurune digitaletan.
Lanean edo aisialdian, ez du axola zer unetan gauden, baina beti ari gara irratia entzuten, bideoak ikusten edo sare sozialetako edukiak irakurtzen. Gaur egun, komunikazioak inoiz baino toki handiagoa dauka jarduera guztietan. Gradu honek askotariko sektoreetako ateak zabalduko dizkizu:
Sektoreak
Telebista
Kameralari gisa edo gidoigile-, produkzio- edo errealizazio-taldeetan jarduteko.
Irratia eta podcastinga
Programen grabazioan eta postprodukzioan jarduteko.
Prentsa eta informazio digitala
Fotokazetari gisa jarduteko edo plataforma digitaletako edukiak kudeatzeko.
Grabazio-estudioak
Musika-grabazioan eta -ekoizpenean jarduteko edo publizitateko lokuzioak egiteko.
Marketina
Marketineko eta komunikazioko departamentuetan jarduteko, webguneak elikatzeko eta komunikazio-kanalak kudeatzeko.
Zinema
Film batean gidoigile edo kameralari gisa jarduteko, edo muntaketan, ekoizpenean edo zuzendaritzan aritzeko.
Publizitate-agentziak
Sare sozialetarako ikus-entzunezko edukiak sortzeko edo kanpainak kudeatzeko.
Argazki-estudioak
Argazkiak egiteko, artxiboen katalogoak egiteko edo lantaldea mantentzeko.
Blogak eta Internet
Post berriak idazteko, edukiak argazkiz hornitzeko edo sare sozialetan zabalkundea egiteko.