Ibilbideak
BI ZIKLO ETA BI IBILBIDE
Bi ziklotan dago antolatuta Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua. Lehenengo zikloak hartzen ditu 1. eta 2. ikasturteak; bigarren zikloak, aldiz, 3. eta 4. mailak.
Lehenengo zikloko bi urteak baliatuko dituzu komunikazio mundura hurbiltzeko eta mundu zabal honetako hainbat esparru gertuagotik ezagutzeko: Internet, irratia, telebista, zinema, komunikazio idatzia... eta hainbat diziplina lantzeko: argazkigintza, podcast-ak, grafismoa eta bideogintza, besteak beste. Bigarren zikloan, ibilbidea aukeratzen da. Graduak bi ibilbide eskaintzen ditu eta horietako bat hautatu beharko duzu:
IBILBIDEAK
Bi ibilbide dituzu aukeran Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduan:
- Ikus-entzunezko sormena ibilbidea. Ibilbide honetan, era guztietako ikus-entzunezkoak egingo dituzu. Aukera izango duzu ikus-entzunezko baten sorkuntzan dauden rol eta lanpostuak ezagutzeko eta horietan aritzeko, esaterako: gidoien sorkuntza, produkzioa, errealizazioa, zuzendaritza, argiztapena, soinua, grafismoa, edizioa…
- Komunikazio digitala ibilbidea. DUALA. Aukera honetan jorratuko dituzu, bereziki, esparru digitaleko lanbideak. Bigarren ibilbide hau lotuta dago erakundeen komunikazio korporatiboarekin, beti ere, ikus-entzunezkoek esparru horietan duten garrantzia kontuan hartuta. Gainera, landuko dituzu esandakoekin lotutako ezagutzak, hala nola marketin digitala, komunikazio-planen diseinua, produktuen zabalkunde-prozesuak eta ekitaldien antolaketa. Bigarren ibilibide honetako izango duzu aukera dual eredua aukeratzeko.