Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta konpetentziak
"Komunikazioaren alderdi guztietan aditua izango zara, bereziki ikus-entzunezkoen munduan eta ingurune digitalean"
Komunikazioaren munduan jarduteko, ongi ezagutu behar dituzu aukeran dauden kanal eta formatu guztiak. Gradu honetan, edozein komunikazio-kanaletan murgiltzeko beharrezkoak dituzun konpetentziak eskuratuko dituzu. Hedabide digitaletan, telebistan, irratian edo komunikazio korporatiboko lantaldeetan lan egiteko prestatzeaz gainera, Youtubeko zeure kanal propioa edo zure podcastak sortzen eta kudeatzen ikasiko duzu.
Konpetentzia profesional eta pertsonalak modu praktikoan eskuratuko dituzu; izan ere, proiektuetan eta erronkei aurre egiteko saioetan oinarrituriko metodologia baten bitartez ikasiko duzu, eta, horri esker, lehen eskutik ezagutuko duzu esparru profesionala. Horretarako, taldean lan egingo duzu, aurkezpenak egingo dituzu, proiektu errealak gauzatuko dituzu eta praktikak egingo dituzu komunikazio-enpresetan.
Gure helburua da ezaugarri pertsonal jakin batzuk dituzten profesionalak trebatzea. Ezaugarri horien artean daude, besteak beste, pertsona euskaldun, kritiko, sortzaile malgu, gizarte-eraldatzaile eta konprometitua izatea, lankidetzan eta ekintzailetzan aritzea eta bizitza guztian ikasteko kemena izatea.
Lau urtean zehar, honako konpetentzia hauek landuko dituzu:
Trebetasun komunikatiboak
Idatziz, ahoz edo ikus-entzunezko kanalen bidez komunikatzeko trebetasuna lortuko duzu.
Sintesirako gaitasuna
Gai izango zara zenbait iturritako informazioa bilatzeko, aukeratzeko, hierarkizatzeko eta analizatzeko eta hartzaileengana iristen diren kontakizunak sortzeko.
Teknologia berriak
Teknologia berriek pantaila anitzeko komunikaziorako eskaintzen dituzten tresnak erabiliko dituzu.
Pentsamendu kritikoa
Gertaerak eta ideiak ikertzeko, analizatzeko, interpretatzeko eta baloratzeko gaitasuna garatuko duzu.
Talde-lana
Ikaskideekin koordinatzen jakiteko eta adosturiko helburuak lortzeko konpetentziak eskuratuko dituzu.
Ikasteko gaitasuna
Ohartuko zara zein garrantzitsua den ikasketa jarraitua, tresna digital berrietan eta komunikazioaren arloko joeretan egunean egoteko.
Ikuspegi estrategikoa
Gai izango zara komunikazio-planak egiteko, garatzeko eta kudeatzeko.
Sormena
Gizarteko erronkak konpontzean eta istorioak modu desberdin eta sortzaileago batean kontatzean beste ikuspuntu batetik begiratzen ikasiko duzu.
Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastean kontuan izateko
Erreparatu adierazpen hauei eta pentsatu ea zurekin bat datozen:
- Gustatzen zait gaur egungoa ezagutzea eta informatuta egotea.
- Gustatzen zait ikus-entzunezko zein idatzizko edukiak sortzea.
- Atsegin dut argazkigintza.
- Interesatzen zaizkit telebista, zinema, artea eta sormena.
- Ekimena duen pertsona bat naiz.
- Gustatzen zait taldean lan egitea.
- Erakartzen naute teknologia berriek.
- Interesatzen zaizkit publizitatea eta sare sozialak.
Zeure burua ikusten al duzu adierazpen horietan? Orduan, gradu hau da zuretzako aukerarik onena.
Ikus-entzunezko Komunikazio Graduan sartzeko baldintzak
Graduko edukiak
- Ahozko eta idatzizko komunikazioa
- Ikus-entzunezko gidoigintza eta narratiba
- Argazkigintza, argiztapena eta tratamendu digitala
- Ikus-entzunezko lanen publizitatea, sustapena eta zabalkundea
- Animazioa
- Argiztapena eta soinua
- Ikus-entzunezko teknologia
- Ingurune digitalak: web-sarea, sare sozialak…
- Marketina
- Komunikazio korporatiboa
- Publizitatea
- Ekitaldien antolaketa
Lanerako aukerak
- Ikus-entzunezko komunikabideen ekoizpena eta kudeaketa
- Interneteko eta beste hedabide batzuetako edukien idazketa eta kudeaketa
- Ikus-entzunezko produkzioa eta postprodukzioa (irudia, soinua, grafismoa, animazioa...)
- Ikus-entzunezko zuzendaritza, gidoia eta errealizazioa
- Argazkigintza
- Komunikazio korporatiboa
- Publizitatea
- Diseinu grafikoa
- Marketin digitala
- Enpresen edo proiektu berritzaileen sorkuntza