Sartzeko baldintzak

Titulazio Ofiziala

Humanitate Digital Globaletan graduatua - HDG

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)

Plazak

40 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044027, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Sartzeko baldintzak

Humanitate Digital Globalak gradua - HDG jakin-minez beteta dauden eta hainbat diziplina maite dituzten pertsonei zuzenduta dago; hala nola: soziologia, antropologia, zientzia politikoak, nazioarteko harremanak, multimedia diseinua eta diseinu digitala, filosofia, nazioarteko ikasketak, turismoa, kultur ikasketak, geografia eta historia...

Gai horiek interesatzen bazaizkizu, HDGn modu praktiko, berritzaile eta eraldatzailean landuko dituzu eremu horiek guztiak, eta humanitateak eta teknologia digitalak bateratuko dituzu.

Humanitate Digital Globalak graduan sartu aurretik, honako baieztapenetako batekin identifikatzen ote zaren egiaztatzea gomendatzen dizugu:

 

GIZARTEAN ERAGIN NAHI DUT

Eragin horren abiapuntua izango dira gizarte-berrikuntza, eraldaketa digitala eta nazioarteko proiektuetan parte hartzea.

BESTE ERA BATERA IKASI NAHI DUT

Azterketarik gabe; erronka, proiektu eta bizipenen bitartez.

JARRAIPEN PERTSONALIZATUA EDUKI NAHI DUT

Tutoretzak banaka nahiz taldean, garapen pertsonalean lagundu eta proiektuen jarraipena egiteko, mintegi eta elkarrizketen bitartez.

 

LAN-MUNDUTIK GERTU EGON NAHI DUT

Proiektu errealak lehenengo mailatik eta praktikak bigarrenetik.

MUNDU GLOKALAREN JOERA BERRIENAK EZAGUTU NAHI DITUT

Adituen bisitak izango dira, hemen nahiz munduan gertatzen ari dena ezagutzeko.

BIDAIATZEA GUSTUKO DUT

Nazioarteko esperientziak izango dituzu bigarren mailatik.

 

OINARRIZKO GAITASUNAK GARATU NAHI DITUT

Ahozko eta idatzizko komunikazioa, eta komunikazio digitala; talde-lana; lidergo inklusiboa; gaitasun kritiko-analitikoa; sormena; erresilientzia... eta gehiago.

NIRE IBILBIDEA PERTSONALIZATU NAHI DUT

Benetan gustuko duzun hori aurkitu eta horretan sakonduko duzu.

 

Identifikatu duzu zeure burua? Orduan, Humanitate Digital Globalak gradua zuretzako modukoa da!

 

ikasketak 

Graduan sartzeko baldintza nagusiak

bidaiak 

Notak eta onarpen probak

 

Onarpen prozesua

 

 

Inskripzioa eta matrikula

 

30 Plaza

 

BI ZIKLO ETA BI IBILBIDE

Gradua bi ziklotan antolatuta dago: lehenengo zikloa euskaraz da nagusiki (gaztelania eta ingelesa ere presente daude) eta bigarren zikloa ingelesez da nagusiki.

  • Lehenengo zikloa (1. eta 2. mailak): Gizarte-berrikuntza. Tutore bat izango duzu bidelagun. Lehenengo zikloa amaitzerakoan, zure ibilbidea aukeratuko duzu pertsona horren laguntzaz.
  • Bigarren zikloa (3. eta 4. mailak): bi ibilbide hauen artean aukera dezakezu:
    1. Global Studies: nazioartekotze-arduradun izateko prestakuntza jasoko duzu.
    2. Digital Humanities: eraldaketa digitalaren arduradun izateko prestakuntza jasoko duzu.

GRADUAREN EDUKIAK HUMANITATE DIGITAL GLOBALAK

  • Adimen hibridoak.
  • Identitateak, kultura eta migrazioak.
  • Lurraldea birpentsatzea.
  • Etorkizun jasangarrien diseinua.
  • Prospektiba-Futurescoping.
  • Antolakuntzaren kultura eraldaketa bidean diren gizarteentzat.
  • Gizarte-ekitaldien antolakuntza eta kudeaketa.
  • Etorkizuneko erronkak: digitalizazioa eta erronka globalak.
  • Lidergoa eta komunikazioa.
  • IOT (Gauzen Internet).
  • Nazioarteko zuzenbidea eta erakunde globalak.
  • Lidergo partekatua eta gizarte-eraldaketa.
  • Spatial technology, smart city and smart citizen.

 

Kontsultatu Graduko irakasgai guztiak

Unibertsitatea baino gehiago gara