Ibilbideak
BI IBILBIDE AUKERAN:
DIGITAL HUMANITIES
Egin zaitez aditu transformazio digitalean! Prestatuko zara, adibidez, hurrengo esparruotan lan egiteko: garatzen erakundeen eta empresen estrategia digitala; sustatzen gobernantza, herritartasun digigtala eta parte-hartze prozesuak; smart cities direlakoak ezartzen; kolaboratzen hiri-inguruneak birsortzeko edo gizarte-beharrei erantzungo dieten produktu adimenduen diseinuan.
GLOBAL STUDIES
Prestatu zaitez aholkulari, aditu, dinamizatzaile edo bitartekari izateko enpresa eta erakunde globaletan! Bereziki, lau esparrutan egin ahal izango duzu lan: diplomazia politikoan (gobernu eta alderdi politikoen kanpo-ordezkaritzak, partaidetza erakunde globaletan, kulturaletan, nazioarteko jaialdietan...), diplomazia korporatiboan (bertako zein kanpoko enpresetan, ekitaldien antolaketa...); kooperazioan (GKEak, elkartasun erakundeak...) edo kultura, hizkuntza eta kulturaniztasun arloetan (kultur teknikari kulturaniztasun testuinguruetako bitartekari, euskal etxeetan, euskara eta euskal kultura nazioartean sustatzen duten erakundeetan...).