Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Mugikortasuna eta nazioartekotzea
Guretzat garrantzitsua da gure ikasleen mugikortasuna sustatzea, beste unibertsitate batzuetatik etorritako ikasleak hartzea eta irakasleak eta ikerkuntza nazioartekotzea. Hori dela eta, graduan zehar, ikasleetako askok izango dute esperientziaren bat nazioartean.
Atzerrian ikasiz, aukera izango duzu zure prestakuntza osatzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko. Gainera, ikuspegi global bat lortuko duzu aurrerago orotariko erronka konplexuei aurre egiteko.
Esperientzia paregabea biziz, etorkizuneko zure lanbidean oso aintzat hartuko dizkizuten konpetentzia pertsonal eta profesionalak garatuko dituzu.
Nazioartean ikastearen eta lan egitearen abantailak
Beste kultura batzuk eta ikasteko eta lan egiteko beste era batzuk ikasiko dituzu.
Zure harremanen sarea zabalduko duzu.
Lan-munduan oso aintzat hartzen diren konpetentzia pertsonal eta profesionalak garatuko dituzu.
Hizkuntzen erabileran sakonduko duzu.
Erasmus bekak
Nazioarteko esperientzia gisa, Europako eta/edo Amerikako unibertsitateetan egin ahalko duzu zure ikasketen zati bat, eta zure learning agreementean aitortuko zaizkizu ikasitako kredituak.
Nazioartean ikasteko:
- Kontuan hartuko da zure espediente akademikoa.
- Aintzat hartuko da atzerriko hizkuntzen ezagutza.
Mugikortasun programak Humanitate Digital Globalak - HDG graduan
2. mailan Bruselara bidaiatuko duzu, eta bigarren zikloan beste bi mugikortasun-esperientzia izan ahalko dituzu; horietako bat, gutxienez, nahitaezkoa izango da (bestea aukerakoa da).
Gainera, bigarren zikloan (3. eta 4. urteak) beste bi mugikortasun-esperientzia izan ahalko dituzu, eta horietako bat, gutxienez, nahitaezkoa izango da. Mugikortasun-esperientzia horiek egonaldi akademikoekin (Erasmus Studies) eta Gradu Bukaerako Lanarekin lotuta daude; horren bidez, beste herrialde batean lan-esperientzia lortu ahal izango duzu.