Lanerako aukerak
Lanerako aukerak
Humanitate Digital Globaletan - HDG graduatu direnek masterrak ikasten jarrai dezakete, Euskal Herrian nahiz atzerrian, edo lan-merkatuan sar daitezke, honako profilekin lotutako lanbideetan:
Nazioartekotze-arduraduna
DIPLOMAZIA PUBLIKOA
Gobernu, elkarte edo erakundeen barne- nahiz kanpo-ordezkaritzak.
Kooperazioa
Gobernuz Kanpoko Erakundeak, kooperazio-proiektuak.
HIZKUNTZA- ETA KULTURA-ANIZTASUN ARLOAK
Kultur eragilea, bitartekaritza-lanak testuinguru multikulturaletan, euskal etxeak, euskara eta euskal kultura nazioartean.
Eraldaketa digitalaren arduraduna
ESTRATEGIA DIGITALAREN DISEINUA
Enpresa eta instituzioetan.
GOBERNANTZA DIGITALA
Hiritartasuna eta prozesu parte-hartzaileak.
PRODUKTU ETA ZERBITZU ADIMENDUNEN DISEINUA
Gizarte-beharrei erantzuteko (smart cityak, robotika, webguneak eta aplikazioak).
Berrikuntza eta gizarte-eraginaren arduraduna
Gizarte-ardura eta jasangarritasuna
Teknologia eta datuen erabilera etikoa zaintzea
Hartu-emana gizarte-eragileekin, ekimenak dinamizatzea eta ekitaldien antolaketa
Gizartean eragina duten proiektuak garatu eta ebaluatzea.
Hezkuntza eta ikerketa
Irakasle eta ikertzaile
Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan edo Lanbide Heziketan irakasle izateko aukera masterra egin ondoren edo ikerketan aritzeko aukera edo doktorego programa egiteko aukera masterra egin ondoren.