Ikasten jarraitu
Ikasten jarraitu
Humanitate Digital Globalak - HDG graduko titulua lortu ondoren, ikasten jarraitu ahalko duzu, gehien interesatzen zaizun arloan espezializatzeko.
Zergatik ikasi master bat?
Enpresek gero eta espezializazio gehiago eta gero eta prestakuntza osoagoa eskatzen dute. Eta hori unibertsitate-master bat ikasita lortuko duzu. Zure ezagutzak zabaltzeaz gainera, lan-munduan sartzeko behar dituzun konpetentziak eskuratuko dituzu.
IKASKUNTZA ETA BERRIKUNTZA ERRAZTEKO MASTERRA - LIT
Enpresa- zein hezkuntza-inguruneetan ikaskuntza errazteko proiektu berritzaileak ikertzeko, garatzeko, bultzatzeko eta kudeatzeko gaitasunak eskuratuko dituzu.
Ikaskuntza eta Berrikuntza Errazteko Masterrari buruz gehiago jakin
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Masterra.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle aritzeko trebatuko zara.
Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozienpresariala
Gai izango zara enpresa kooperatiboak eta ekonomia sozialeko erakundeak oso-osorik sortzeko, garatzeko eta kudeatzeko, baita arlo horietan ikertzeko ere.
Ekonomia Soziala eta Enpresa Kooperatiboak Masterrari buruz gehiago jakin
Marketin digitala
Lan-munduari begira etorkizun handia duen master honetan, ekonomia digitalak enpresa eta erakundeei dakarzkien erronkei helduko diezu.
Erakundeen Nazioartekotzea Masterra
Gai izango zara enpresei laguntzeko munduan zabaltzen eta nazioarteko merkatu berriak irekitzen.
Euskal Kulturaren Eragiletzan Masterra
Euskal kulturak bizi dituen desafioei erantzuteko prestatuko zara.
Euskal Kulturaren Eragiletzari buruzko Masterraz gehiago jakin
Humanitate Digital Globalekin loturiko ikastaroak
Unibertsitate-master bat egiteko denborarik ez badaukazu baina prestakuntza jasotzen jarraitu nahi baduzu, hona hemen ikastaro aurreratuak egiteko zenbait aukera, lan-mundurako presta zaitezen.
Kultura eta gizartea
Kultura-transmisioan eta hizkuntzaren biziberritzean profesional aditua izateko ikastaro laburrak.
Marketina eta salmentak
Marketin digitalaren edo komunikazioaren arloan sakondu nahi baduzu, ikastaro hauek zure prestakuntzan sakontzen lagunduko dizute.
Estrategia, ekintzailetza eta berrikuntza
Lantaldeak kudeatzeko, proiektu berritzaileak garatzeko edo zure enpresa-proiektuari ekiteko prestakuntza.
Kontsultatu Humanitate Digital Globalak - HDG graduarekin loturiko ikastaro guztiak
Humanitate Digital Globalak - HDG graduaren lanerako aukerak
- Nazioartekotze arduraduna:
- Diplomazia publikoa (gobernu, elkarte edo erakundeen barne- nahiz kanpo-ordezkaritzak).
- Garapenerako kooperazioa (Gobernuz Kanpoko Erakundeak, kooperazio-proiektuak).
- Hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren kudeaketa (kultur eragilea, bitartekaritza-lanak inguru multikulturaletan, euskal etxeak, euskara eta euskal kultura nazioartean).
- Eraldaketa digitalaren arduraduna:
- Enpresa eta erakundeen estrategia digitalaren diseinua.
- Hiritartasuna, gobernantza digitala, prozesu parte-hartzaileak.
- Produktu eta zerbitzu adimendunen diseinua, gizarte-beharrei erantzuteko (smart cityak, robotika, webguneak eta aplikazioak).
- Berrikuntza eta gizarte-eraginaren arduraduna:
- Gizarte-ardura, jasangarritasuna.
- Teknologia eta datuen erabilera etikoa zaintzea.
- Hartu-emana gizarte-eragileekin, ekimenak dinamizatzea eta ekitaldien antolaketa.
- Gizartean eragina duten proiektuak garatu eta ebaluatzea.
- Hezkuntza eta ikerketa