Ostatua eta garraioa
Ostatua Bilbon
Gurekin ikasi nahi baduzu, ostatua ez dadila arazo bat izan. Ikasi bitartean bizitzeko toki bat behar baduzu, Mondragon Unibertsitatean baditugu hainbat hitzarmen. Eta, beste norbaitekin pisua partekatu nahi baduzu, pisua aurkitzen ere lagunduko dizugu.
Livensa Living Egoitzak
Mondragon Unibertsitateak eta Livensa Living unibertsitate-egoitzak sinatutako lankidetza-hitzarmenak, egonaldirako baldintza egokiak eskaintzen dizkie Mondragon Unibertsitateko ikasleei.
Hitzarmen honek Bilbo, Donostia, Madril, Bartzelona, Valentzia eta Malagako egoitzak hartzen ditu barne.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Livensa Living-ekin jar zaitezke harremanetan, helbide elektroniko edo telefono-zenbaki honen bidez:
Tel: 913103032
Email: living@livensaliving.com
Webgunea bisitatu dezakezu jarraian agertzen den botoiaren bidez.
Livensa Living webgunera sarrera
KUVU
Mondragon Unibertsitateak eta KUVUk sinatutako lankidetza-hitzarmenak baldintza egokiak eskaintzen dizkie Mondragon Unibertsitateko ikasleei KUVUren belaunaldien arteko bizikidetza-programan, 60 urtetik gorakoen eta adin nagusikoen artean.
Hitzarmen hau Bizkaiko eta Gipuzkoako bi lurralde historikoetan aplikatuko da.
KUVUri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, webgunea bisitatu dezakezu jarraian agertzen den botoiaren bidez.
Unibertsitatera iristeko garraio publikoa
Garraio publikoko sare oso bat dago Bilbao AS Fabrik campusera hurbiltzeko. Hauek dira Bilbora AS Fabrikera (eta Zorrotzaurrera) joateko garraio-aukera nagusiak:
Metroa
Metroa Deustora iristen da, eta ordu erdiro A 4 autobusa ateratzen da bertatik. Autobus honek geldialdia egiten du Bilbao AS Fabriken.
Bizikleta
Udal bizikleta zerbitzua ere erabili dezakezu (ikasle askok erabiltzen dute).
Autobusa
A 4 autobusak Deusto eta Zorrotzaurre konektatzen ditu, ordu erdiro ateratzen da eta gure campusaren parean geratzen da.
Gasteiztik datozen autobusak Frank Gehry zubian geratzen dira, IMQ klinikaren parean. Bertatik, oinez joan zaitezke campusera (km 1) edo han bertan A 4 autobusa hartu.