Ikasketa plana
Ikasketa plana
Proposamen bat dugu: Ez baduzu betikoa egin nahi, ez ikasi beti bezala!
Humanitate Digital Globalak graduan - HDG honela egingo duzu lan:
- Taldean
- Azterketarik gabe
- Ezagutza mota desberdinak baliatuz
- Ingurunearekin elkarrizketan eta prototipoak eginez
- Ibilbide pertsonalizatuarekin
- Metodologia aktiboen bitartez: kasu errealak, erronka eta bizipenetan oinarritutako proiektuak, ikerketa-ekintza
Graduaren edukiak
Gradua bi ziklotan antolatuta dago: lehenengo zikloa euskaraz da nagusiki (gaztelania eta ingelesa ere presente daude) eta bigarren zikloa ingelesez da nagusiki.
- Lehenengo zikloa (1. eta 2. mailak): Gizarte-berrikuntza Tutore bat izango duzu bidelagun. Lehenengo zikloa amaitzerakoan, zure ibilbidea aukeratuko duzu pertsona horren laguntzaz.
- Bigarren zikloa (3. eta 4. mailak): bi ibilbide hauen artean aukera dezakezu:
- Global Studies: nazioartekotze-arduradun izateko prestakuntza jasoko duzu.
- Digital Humanities: eraldaketa digitalaren arduradun izateko prestakuntza jasoko duzu.
Pertsonaliza ezazu zure ibilbidea HDGn!
Aukeratzen duzun ibilbidearen barruan, zure ikasketa-prozesua pertsonalizatu ahal izango duzu:
PRAKTIKEN BITARTEZ
Zuk aukeratuko duzu non egin praktikak!
GRADU BUKAERAKO LANAREN BITARTEZ
GBLan erronka erreal bati erantzungo diozu.
TUTORETZEN BITARTEZ
Sakondu beharreko ezagutzak eta lanketa egiteko modua adostuko dituzu.
Proiektuak gauzatuz eskuratuko dituzu beharrezko gaitasunak
Lan-esperientzia hartzeko helburuarekin, graduan zehar taldean lan egingo duzu, proiektu eta erronka errealei erantzunez.
Ezagutu gure ikasketa-metodologia
Irakasgaiak mailaz maila
Leyenda
- OP: Oinarrizko prestakuntza
- D: Derrigorrezkoa
- H: Hautazkoa
- GBL: Gradu Bukaerako Lana
Kredituen banaketa
Oinarrizko prestakuntza | 60 ECTS |
Derrigorrezko prestakuntza | 84 ECTS |
Hautazkoak | 60 ECTS |
Kanpo praktikak | 12 ECTS |
Gradu Bukaerako Lana | 24 ECTS |
1. maila
2. maila
3. maila
Oharra:
Hirugarren mailan, 30 ECTS derrigorrezkoak + 30 ibilbidekoak
Laugarren mailan, 30 ECTS derrigorrezkoak + 30 ibilbidekoak
4. maila