Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Humanitate Digital Globaletan graduatua - HDG

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)

Plazak

40 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044027, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikaste-irakaste prezesua

UniverCity: hiria, ikasgela

HDGn sinetsita gaude ikasgela ez dela ikasteko gune bakarra. Horregatik, UniverCity kontzeptua garatu eta Bilbo ikasteko gune bilakatu dugu.

Campusaren hormez harago begiratzen du graduak: proiektu honi esker, Bilbo hiria ikasgela bilakatuko dugu. Ahaztu eskola tradizionalak: hiriaren baitan eta harekin batera ikasiko duzu, erronka eta behar errealetatik abiatuko dituzu ikerlanak, gizarte-eragileekin batera sortuko dituzu alternatiba posibleak, eta irtenbideen prototipoak egin eta probatuko dituzu.

Hiriaren eta lurraldearen inguruan ikasiko duzu, ohiko azterketa eta klase magistralik gabe: lehenengo mailatik, instituzio eta enpresekin batera gauzatutako proiektu errealetan barneratuko zara, eta, horietan, Bilbao Ekintza edo Arantzazulab bezalako erakundeek planteatutako erronkei erantzungo diezu. Gainera, 2. mailatik aurrera praktikak egiteko aukera izango duzu.

Gure hezkuntza-eredua: 'Mendeberri 2025'

Mendeberri 2025 Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-eredua da. Helburua ekintzen bitartez pertsonaren garapenean eragitea da, horretarako hainbat baliabide erabiliz, ezagutu nahi dugun munduarekin harremanetan egoteko eta bizitzan zehar mundu horretan nola parte hartu erabakitzeko.

 

EREDU BERRITZAILEA

Honako printzipioak dira gure ereduaren zutarriak: konpetentzietan oinarritutako prestakuntza, ikasle eta irakasleen arteko harreman estua, talde-lana, etengabeko ebaluazioa, formazio praktikoa enpresa eta erakundeetan, berrikuntza eta nazioarteko formazioa.

KONPETENTZIETAN OINARRITUTAKO IKASKETA

Zeharkako konpetentziak landuta, gaitasun teknikoak eta ezagutza eskuratzeaz gain, hainbat egoeratan nola jokatu ikasiko duzu; gainera, ekimenak gauzatzen eta zure buruaren jabe izaten ikasiko duzu.

 

HAINBAT METODOLOGIATAN OINARRITUTAKO IKASKETA

Zu izango zara zure ikasketa-prozesuaren ardatz nagusia, eta, horretarako, honako metodologiak baliatuz egingo duzu lan: egoera errealak simulatuko dituzu ikasgai guztietan; proiektuak, arazoen konponketa eta kasuak izango ditu oinarri ikasketa-prozesuak; praktikak, ikerlanak.

 

ZURE IKASKETAREN PROTAGONISTA

Behar duzun informazioa bilatzen, laburtzen eta zure ezagutza handitzeko behar dituzun datuak barneratzen ikasiko duzu.

ERRONKA ERREALEN BITARTEZ IKASTEA

Zure etorkizuneko lanbidearen errealitatea ezagutu eta eskuz esku lan egingo duzu hainbat sektoretako enpresekin, eta adituekin batera aztertuko duzu zeintzuk diren munduaren joera berrienak, horien gakoak ulertzeko.

TUTORETZA

Gradu osoan zehar, tutore bat izango duzu lagun. Hark lagunduko dizu erronkei aurre egiten eta gaitasun profesional nahiz pertsonalak garatzen.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara