Aipamenak
Lau aipamen aukeran
Gradua hasterakoan, bi aipamen izango dituzu aukeran: Haur Hezkuntza Orokorra eta Atzerriko Hizkuntza. Hirugarren eta laugarren aipamenak, Entzumena eta Mintzaira eta Psikomotrizitatea, behin gradua bukatu eta gero ikasi ahal izango dituzu, bigarren aipamen erara.
Haur Hezkuntza Orokorra
Haurrarekin eskuhartzeko irakasleak izan beharrreko ezaugarri pertsonaletan sakonduko duzu Haur Hezkuntza Orokorra aipamen honetan.
Atzerriko Hizkuntza
Haur hezkuntzan testuinguru eleanitz eta kulturanitzetan aritzeko konpetentzietan sakonduko duzu Atzerriko Hizkuntza aipamen honetan, ingelesez.
Entzumena eta Mintzaira (bigarren aipamen moduan)
Entzumena eta Mintzaira aipamen honek eskainiko dizkizu behar dituzun tresna eta baliabide guztiak erantzuteko Haur Hezkuntzako ikasleek gelan izan ditzaketen hizkuntza eta komunikazio beharrei.
Psikomotrizitatea (bigarren aipamen moduan)
Luzaro Psikomotrizitate Eskolarekin batera garatu dugun aipamen berri honekin ezagutuko dituzu haurraren garapen psikomotorearen gakoak eta ikasiko duzu behar horiei erantzuten. Gainera, trebatuko zara haurraren mugimendu librea zein jolasa behatzen eta interpretatzen. Eta, jakina, landuko dituzu psikomotrizistek beharrezkoak dituzten hainbat gaitasun, esaterako, auto-hausnarketa eta umearekiko begirada sentikorra.